Bolondreseko Suhiltzaileentzako ikastaroa (027. alea)
Mankomunitateak Eskualdeko Suhiltzaileen zerbitzua osatzen duten bolondres kopurua handitu nahi du. Horretarako interesatu guztiei aditzera eman nahi die prestakuntza ikastaro bat antolatuko dela. Ikastaroan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako biztanlea izatea, 18 eta 55 urte bitarteko adina izatea eta B-l gidatzeko agiriaren jabedun izatea.
Azterketa medikua egin beharko da zerbitzua eskaini ahal izateko gaitasun. fisiko eta psikiko egokia egiaztatzeko.
Era berean, zerbitzu horretan sartu nahi duten guztiek, zerbitzurako deia egiten zaienean ez dutela inolako lan-arazorik izango egiaztatu beharko da ikastaroa egin aurretik.
Ikastaroan parte hartzeko eskari-orriak Mankomunitateko edozein udaletako Erregistroan aurkeztuko dira, epea urriaren 31n bukatuko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide