Goiargi eta Goiargi Kimets abesbatza Udazkeneko XII. Musika Zikloan (027. alea)
Goiargi eta Kimets Goiargi abesbatzek hasiera eman zioten urriaren 12an San Martin de Tours elizan egiten ari den Udazkeneko XII. Musika zikloari. Musika Ziklo hau lau igandetan luzatuko da eta Euskal Herriko eta Argentinako hiru abesbatza izango dira Urretxun. Urriaren 19an Donostiako Kanta Kantemus koruak kantatuko du, urriaren 26an, berriz, Bilboko koroak eta azaroaren 2an, Argentinako Coro Juvenil del teatro San Martin abesbatzak. Azken hauek Tolosako Lehiaketako partaideak dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide