Zer iruditzen zaizu tabernen ordutegi berria? (027. alea)
Aitor Gago
Ez nago ados lege horrekin. Tabernak ordu horretan itxita ze egin behar du jendeak? Etxeetan edan frantziarrak bezala? Gainera tabernak insonorizatuta daude.
Ainhoa Parra
Mozkortzeko eskubidea! Oñatin bezala manifestazioa egin beharko dugu, tabernen ordutegi zaharra mantentzeko.Gazteek asteburuan disfrutatu beharra daukagu eta ordutegi horrekin dena izorratzen da.
Agurtzane Alzelai
Gaizki iruditzen zait. Asteburuan libre gaudelako, orduan dugulako aprobetxatzeko astia. Etxera lehenago joan nahi duenak badu joatea.
Petra Sanchez
Bikain. Aste bukaeratan beranduxeago ixtea normala da baina bestela 12etan itxi ezkero ongi dago. Ni tabernen ondoan bizi naiz eta zarata handia izaten da.
Iñigo Peñagarikano
Gaizki iruditzen zait. Hori ez da irtenbidea. Gauez kalean gaudenean isilago ibiltzea da egin beharrekoa. Txistua ezin da gauez jo egunez jo beharko dugu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide