Lehiaketarako bi kilo buzkantza ekarri beharko dira, eta erakusketarako beste bost, saltzeko, berriz, nahi beste.
Parte hartzeko asmoa duten harakinek aldez aurretik izena eman beharko dute Zumarragako udaletxean, 723000 telefono zenbakira deituz, abenduaren 1eko eguerdiko ordu biak baino lehen.
Aurten banatuko diren sariak honako hauek izango dira:
1.saria, 50.000 pta + prentsako iragarki garaikurra.
2.saria, 50.000 pta
3.saria Aurkezpen onenari 30.000 pta