Goierri mendiz mendi ibilbideak (028. alea)
Guztira 53 ibilbide biltzen dituen gida honetan, Urola Garaiko 10 ageri dira: Urretxu eta Legazpitik bina ibilbide eta Zumarraga eta Ezkiotik hiruna. Gida honen helburuetariko bat, turismoa gure eskualdera erakartzea da. Ondorioz, inguruko nekazaletxe bakoitzetik ibilbide bat igarotzen da. Bi urte behar izan dituzte gida egiteko eta 3.000 ale plazaratu dituzte, 1.000 ale euskaraz eta 2.000 erdaraz. Salneurria 2.400 pezetakoa da eta urrutira ¡oan gabe Urretxu eta Zumarragako liburudendetan eskura daiteke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide