Zumarragako, Legazpiko, Lazkaoko eta Goierriko zenbait herritako hamar lagunek Euskal Herriko presoek pairatzen duten egoera salatzeko asmoz, aste beteko gose greba burutu dute Zaldibian, honekin batera herrietan zenbait ekintza egin dituztelarik. Goierriko 28 presoek duten egoera azaltzeaz eta salatzeaz gain, presoen sakabanaketak sendiei suposatzen diena azpimarratu zuten eta presoek Euskal Herrian bertan egoteko duten eskubidea aldarrikatu zuten. Mendizabal, Murua eta Iraola bertsolariek, bertsolarien izenean, Aitor Furundarena musikariak eta Goierriko zenbait zinegotzik eta alkatek beraien atxikimendua adierazi zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide