Sanmartinak Urretxun (028. alea)
Urretxuko San Martin auzokoek urtero bezala San Martin jaiak ospatu dituzte aurten ere. Hilaren 11n, iluntzean, Ederrena pilotalekura inguratutakoei odolki beroa eta ardoa eskaini zieten auzokoek. Urtetan ohitura izan da egun horretan koadrilek afariak egitea baina azken urteotakoa ikusirik, indarra galtzen ari den ohitura dela dirudi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide