Zer aldarrikatzen duzue intsumisoek?
Mota desberdinetako antimilitarismoa dagoenez, aldarrikapenak desberdinak dira. Ejertzito espainiarrari eta zerbitzu militar espainiarrari intsumiso direnak daude batetik. Bestalde, edozein ejertzitori intsumiso direnak daude. Hala ere, intsumiso guztiek zerbitzu militarraren aurka gaude, horretan bat gatoz denak.
Zein da intsumisoen gaur egungo egoera?
Orain arte egindako lanarekin legeak aldaraztea lortu da eta intsumisoen aldeko mugimendua gizartean barneratzea ere lortu da. Gainera, pentsakera desberdinetako jendea intsumisioaren aldeko borrokari elkartu zaio. Egungo egoera motelagoa da, intsumisoen kopuruak ez du behera egin, baina komunikabideetan gaiari buruz egiten den tratamendua duela urte batzuk bezain ugaria ez denez, ejertzito profesionala handitu denez, eta egun, kondenetan kartzela zigorra ezartzen ez denez, gizartearen borroka ahuldu egin du.
Zertan desberdintzen dira dauden intsumiso motak?
Batetik soldadutzaren aurrean intsumisoak direnak daude, hauek toki publikoetan lan egiteko 10-14 urte buruz egiten den tratamendua duela urte batzuk bezain ugaria ez denez, ejertzito profesionala handitu denez, eta egun, kondenetan kartzela zigorra ezartzen ez denez, gizartearen borroka ahuldu egin du.
Zertan desberdintzen dira dauden intsumiso motak?
Batetik soldadutzaren aurrean intsumisoak direnak daude, hauek toki publikoetan lan egiteko 10-14 urte bitarteko gaitasungabetze kondena jasotzen dute. Honetaz gain, 6 hilabete eta bi urte bitarteko kartzela zigorra ere jaso dezakete. Halere, aurrekari penalik ez izanez gero ez da kartzela zigorrik ematen, beraz, kartzela zigorra selektiboa da.
Bestalde, PSS edo OZSren aurrean, hau da, Ordezko Zerbitzu Sozialaren aurrean intsumisoak direnak daude. Hauek, hasieratik objektore egiten dira, soldaduzkara deitutakoan ez dira joaten eta ondorioz, 8-10 urte bitarteko gaitasungabetzea, 12- 24 hilabeteko kartzela zigorra eta 160.000 pezeta inguruko isun ekonomikoa ezartzen zaie.
Egun, intsumiso asko epaitzen dira. Epaiketa hauetan ezarritako gaitasungabetzeak bekak lortzeko garaian, lanpostu publikoetan lan egiteko orduan edota babes ofizialeko etxeak eskuratzerakoan izan beharko lukete eragina, baina zigortzeko interes politikorik ez dagoenez, gaitasungabetze hauek guztiak ez dira indarrean jartzen.
Zer egin behar da intsumiso izateko?
Zozketatu arte ez da ezer egin behar. Ondoren, soldaduzkara joateko jarritako eguna iristen denean intsumisoa ez da bertara joan behar. Honetaz gain, gobernuak bidalitako agiri guztiak, soldaduzkara joateko asmo eza adierazten duen gutunarekin batera, itzuli behar dira. Hau eginez gero intsumiso izango dira eta epaiketaren zain egon beharko dute. Herritarrek lehenengo epaiketa Bergaran izaten dute, ondoren Donostiako Auzitegi Nagusian. Objektore, berriz, soldaduzkara joan behar den aurreko egunera arte egin daiteke. Orain legea aldatu nahi da, soldadutzarako zozketa egin aurretik eman behar izango da objektore izateko izena.
JON GASTON, soldaduzka egiten ari da
Arakan, Gasteiz ondoan, soldaduzka egiten ari naiz. Ideologiagatik ez, noski, baina nituen aukeren artean, amaitzeko epe laburrena behar duen aukera da. Urtebete galtzeaz gain dirua ere galtzen da, bertan, 1.500 pezeta hilean irabazten baitugu. Ikasketak amaitu eta soldaduzka egin ondoren lan aukera handiagoa dagoela pentsatzen dut. Halere, gaur egun intsumiso eta objektoreak lantegietan ez daudela horren gaizki ikusiak onartzen dut. Arakako bulegoetan egiten dut lan eta asko aspertzen naiz ez baita egitekorik izaten. Buruen artean denetik daukagu. Batzuekin lasai hitz egin daiteke, futbolari buruz adibidez. Eztabaida ugari izaten dugu Real Madrileko zale amorratuak baitira gehienak. Armamentua eta materiala orokorrean oso zaharrak dira. Oraindik ez naute inoiz zigortu eta gaur, testu hau idazten ari naizen egunean, 84 egun falta zaizkit soldaduzka amaitzeko. Amaitzean, koadrilarekin afaria egingo dut mendiko borda batean eta soldaduzka arropa, sutara botako dut, San Joan su txiki bat eginez.
KOLDO AGIRRE, intsumisoa
Abuztuaren 20an soldaduzkara joan behar nuen Arakara, baina nire ideiekin kontsekuentea naiz eta ez dut joateko asmorik. Zozketa egin beharrik ez dagoela uste dut. Soldaduzka profesionala izan beharko litzateke, ez litzateke inposatu behar. Gainera Espainia ez da gure herria.
Bergarako epaitegitik deitzeko zain nago. Egun, aurrekari penalik ez duten intsumisoek ez dute kartzela zigorrik jasotzen. Dena den, intsumiso izateagatik ez lukete inor zigortu behar.
Norberak aukeratu beharko luke soldaduzkara joan edo ez aukera librea izan beharko luke.