Zer jenero ekarri duzu barazki lehiaketara?
30 produktu inguru ekarri ditut, baratzan egiten direnak, 5.000 metro negutegi baditugu eta bertatik, baina, azenario, hiru piper klase… denetik ekarri dut.
Barazki hauek zainketa berezirik ba al dute?
Bai horixe! Bakoitzak bere estiloa, bere sistema behar du, bakoitzak ongarri desberdina behar du. Hemen dauzkagun tomateak, bainak eta gainontzekoak hidrokronikoan dauzkagu. Hau teknika berri bat da, urari nahasketa batzuk egiten dizkiogu, landare bakoitzak behar dituen ongarri era produktu desberdinak dosifikatuta bidaliz. Hala ari gara lanean, lur asko nekatuta daude negutegian eta hidrokonikoak arazo hori gainditu egiten du eta hor gabiltza lanean.
Aurtengo uzta zer moduzkoa izan da?
Urte guztiak desberdinak dira. Aurtengo udaberria nahiko txarra izan da, udazkenean berriz eguraldi ona egin du eta gauza asko moldatu ditugu. Hala ere urtea ez da hain txarra izan.
Santalutzitara etorri zaren bezala beste ferietara joateko ohiturarik ba al duzu?
Bai, Donostiatik, Tolosatik eta Ordiziatik ere deitzen digute. Santalutzitara etortzen garen hirugarren edo laugarren urtea da.Gainera oso eguraldi ona dago, eta honek jende ugari ekarri du.
Sariren bat jasotzeko esperantzarik ba al duzu?
Beti eman digute zerbait eta aurten ere izango al da. Ikusiko dugu epai-mahaikideek zer esaten duten, haiena baita azken hitza.