Beraiekin batera, hiru bertsolariei finalerako zorterik onena opa zien Angel Mari Peñagarikano aritu zen Beloki pilotalekuan Luzio Gabiriaren omenez urtero egiten den bertso saioan. Bertsolariek lasai eta poliki erantzun zien Asier Iriondo gai jartzaileak bertso eskolako gainontzeko lagunekin batera asmatutako gaiei. Gai jartzailea bera ere, ederki aritu zen lanean, lasai.
Jarraitzaile gazte ugari dituzte bertsolariek. Argazkirako formal asko plantatu ziren guztiak.