Mari Karmen Uranga: Hegaztien lehiaketarako Zumarragako plaza Areizaga-Kalebarren plaza baino toki h
Zer nolako janaria ematen zaie edo nola zaintzen dira animalia hauek ferietara ekartzeko?
Hiru motatako euskal oilasko arrazako oilaskoak ekarri ditut: marradunak, zilarrak eta gorriak. Kapoietan, berriz, gorria eta marraduna. Kapoiek artoa, sagarrak eta kanpoko belarra jaten dute, feriara ekarri aurretik, azken hamabost egunetan esne hautsa ematen diegu, haragi hobea izateko. Oilaskoek artoa txikituta eta pentsu pixka bat jaten dute, gazteak direnean gehiago.
Noiz hasi zinen txapelketetan?
Badira hamar urte Santa Lutzi feriara etortzen naizela.
Nondik datorkizu afizioa? .
Nahiz eta gurasoak baserrikoak izan, duela hamar urte hasi ginen hegaztiak ferietarako hazten.
Hamar urteotan asko aldatuko zen feria ezta?
Bai, asko aldatu da, izugarri. Gu lehenbizi etortzen ginenean, Zumarragako plazan egoten ziren hegaztiak.
Aldaketak, onerako edo txarrerako izan dira?
Jende gehiago etortzen da orain, baina guk lehen genuen tokia oraingoa baino hobea zen. Oraingo lekua ez da hain ederra. Baina feriaren onurarako omen da, eta ez dago besterik.
Saririk jaso al duzu hamar urte hauetan?
Bai, sariak ia urtero jaso ditugu. Iaz lehendabizikoak izan ginen kapoietan eta bigarrenak oilaskoetan. Duela bi eta hiru urte sari berak jaso genituen.
Sarituak izateko, nolako oilaskoak eta kapoiak ekartzen dituzu?
Lehen hegaztirik handienak saritzen ziren, baina orain hori aldatu egin da. Orain hegazti handienak ez dira onenak, irizpidea aldatu egin da.
Nola bereizten dira kapoi onak eta txarrak?
Lumek disdiratsuak izan behar dute, gandorrak txikia eta kolore apalekoa, isatsa luzea pixka bat behe aldera doala.
Ezaugarri hauek guztiak betetzeko sekreturik ba al da?
Ez, guk kapoi asko egiten ditugu eta ez dira beti berdin ateratzen, kanpotik behintzat ez. Benetan saiatu egin behar da