Hego alderago, haina oraindik Capricornus barruan, Jupiter dugu, Martitza baino askoz distiratsuagoa. Capricornusek ahuntz adarra do, hasieran ia zuzena eta muturrean oker-okerra. Mutur honen ondoan bilatu behar duzue Jupiter erraldoia. Hiru planeta ikusgai izar-multzo berean! Hori gutxi izango balitz, Artizarraren ondoan, Saginarius uztailarian, Neptuno dugu, baina prismatikoak behar dituzue erromatar itsasoko jauna harrapatzeko.
Izarbel topagune honek Gabonetako kontua dakarkit gogora. Europan zehar Ertaroan Beleneko izana kometa tankera irudikatu ohi da. Baina 1604 urtean Jupiter eta Artizarra mokoz-moko jarri ziren. Horrela bada, zer gertatuko ote pentsatzeari ekin zioten Europako jakitunek. Batzuen ustez, Lurraren amaiera ekarriko zuen gertaera berezi honek. Besteen arabera, berriz, izar adasduna sortuko zuten izarbel bi horiek. Baina hori gertatu beharrean, bi planeten artean izar berria jaio zen. Kepler astronomo txit gorenak nova hau planetek sortua zela uste zuen, eta Beleneko izarra era berean jaio zelakoan zegoen. Orain dakigunez, planetek ez diote inolaz ere eragiten nova izarren eztandei. Baina Errege Maguen gidaria noiz agertu zen jakin nahian, kalkulu asko egin dira. Izarbel topagune erakargarrienak bi dira: K.a. 2 urtean Jupiterrek eta Artizarrak egindakoa, biak oso distiratsuak zeruan, eta K.a. 6an Jupiterrena eta Saturnorena; kontuan izanik Mesopotamiako astronomoentzat Jupiter erregeren eta Saturno apaizen sinboloa dela, eta topagunea Piscis izar-multzoan gertatu zela, hots, mesopotamiarren ustezko Palestinaren konstelazioan. Igarkizun honen bidez, errege-apaiz nagusiren bat jaiotzear zegoela Palestinan asmatu zuten Meltxorrek, Gaspalrek era Baltasarrek.
Gauza ikusgarri asko dago zeruan berri emateko. Izar malkoak, Algol izar aldakorra eta abar. Baina erideteko errezena, beste izarbel jobiarra duzue. Iluntzean, juxtu- juxtu buru gainean aurki dezakezue Saturno planeta. Hauetako gau batean kalera irteteko asmoa baduzue, eskaera pentsatuta eraman, urteberri egunean hasi baitzen Quadratidak izar uxo euritea. Adurra!
Iñaki Ekaitz Agirre