Fernando Garcia
Gabonetan gehiegikeria asko egiten ditugu bai.Eta ondoren urtarrileko aldapa asko nabaritzen da. Ni gainera pentsionista naizenez, gehiago nabaritzen dut.
Carmen Solis
Nire ustez urtarrileko aldapak ez du inongo eraginik. Gure etxean, beharrezko jakientzat diru bat uzten dugu eta kitto. Honela ez dugu aldaparik izaten.
J. A. Mendizabal
Ez da nabari. Nere ustez hilabete bat gehiago besterik ez da.
Juani Perez
Ez. Beherapenetan ere berdin-berdin kontsumitzen baita. Janarian bai, ez da aurreko hilabetean adina gastatzen.
Alexandra Torroleo
Hemen ez naiz konturatu etorri berria bainaiz. Kolonbiarra naiz eta han bai. Oso nabaria da aldapa izan ere, abenduaren 31tik aurrera produktuen prezioak asko garestitzen ditu gobernuak. Gasolinak adibidez, %25ko igoera izaten du.