Urtea joan zaigu, bai, baina ez Premiazko hitzak garai honetarako zikloari segida emateko gogoa. Oraingoan hitzaldi sortatxo hau nafar sortzaileei eskaintzea, horixe iruditu zaigu egoki. Hitzaldiak ilbeltzaren 16an hasiko dira eta otsailaren 15ean bukatuko, Lizarrara egingo den irteera bereziarekin.
- Ilbeltza edo urtarrilaren 16an. ostiralez, Miguel Sánchez-Ostiz iruindarra etorriko da. "No existe tal lugar" (Anagrama, 1997) azken eleberria aurkezteaz batera, agertzen joango dira bere idazkera ta burubideei dagozkien xehetasunak, errezitaldia eskainiko baitu egileak. Musikaz saioa alaitzen "Gillermo, Aitor & lagunak" arituko dira. Liburu asko idatzi ditu Sanchez-Ostizek, bi besterik ez ditugu aipatuko: "Pamplona" (Destino, 1994) gidaliburua eta "Las Pirañas" (Seix Barral, 1992) eleberri bortitza. Hainbat egunkaritan ere idatzi du. Gaurko egunean Diario de Noticias- en irakur ditzakegu bere iritziak igandeetan.
- Zumarragako Legazpi dorretxean izango da 20:15ean eta aurkezle lanetan Iñaki Bastarrika arituko da .
- Ilbeltzaren 23an. ostiralez, bi gonbidatu izango ditugu. Txema Larreak "Nafarroako euskal idazleak XX, mendean" izeneko hitzaldia emango du, idazlerik nagusienen berri emanez. Euskal Herriko Unibertsitateko kazetaritza fakultateko irakasle honek liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: "Mirandaren lan kritikoak" (Pamiela, 1985), "Nafarroako euskal idazleak (1)" (Pamiela, 1987), "Nafarroako euskal idazleak (11)" (Pamiela, 1995), "Euskaldungoa erroizturik" (Pamiela, 1994). Larrearekin batera, Aingeru Epaltza idazle iruindarra arituko da bere lanari buruz hitz egiten. "Sasiak ere begiak baditik" (Elkar, 1986) eta "Ur uherrak" (Pamiela, 1993) liburuaren egileak, 1997 urteko Euskadi Saria jaso du "Tigre ehizan" eleberriarekin. Elkarrekin egingo dute biek saioa.
- Hitzaldi hau Urretxuko Kultur Etxean izango da 19:30ean. Aurkezleak, Koldo Goitia eta Iñaki Bastarrika izango dira.
- Ilbeltzaren 30ean. ostiralez, Joxe Mari Aranalde "Xalbador pertsularia"ri buruz arituko da. Bertsozale amorratu honek izenburu bereko liburua idatzi berri du oraindik orain, Fernando Aire "Xalbador" bertsolari urepeldarrari buruz. Hainbat bertso gogoangarriren egileak izan zuen bizitza eta egindako lanak hizpide izango ditu. Xalbadorren bertsoak maitasunez kantatzen, Juan Luis Aranburu, Iñigo eta Mikel Peñagarikano eta Mikel Urteaga izango dira.
- Hitzaldia Zumarragako Legazpi dorretxean izango da 19:30ean, aurkezlea Andoni Salamero izango da.
- Otsailaren 6an ostiralez, Jone Lajos iruindarrak Nafarroako unibertsitateko liburuzainak "De como se imprimía en el Viejo Reino. El arte negra". Hitzaldian liburu zaharrez hitz egingo digu. Garai bateko liburuak nola egiten zituzten, inprentak zer nolako eragina izan zuen sortzaileengan eta inprenta nola sortu zen, herriz herriko moldiztegi ibiltariak zer nolakoak ziren eta beste mila kontu bitxi eder. Bitxikeria guzti hauekin eta bertara hurbiltzen diren guztiek esan eta galdetu nahi duten guztiarekin, leku jakineko hitzaspertuei amaiera emango zaie, bertara azaldu diren guzti guztiak otsailaren 15eko ibilaldira gonbidatuz.
- Hitzaldia Urretxuko Kultur Etxean izango da 19:30ean eta aurkezle lanetan Koldo Goitia arituko da.
- Otsailak 15, igandea, Ibilaldi ahaztezina Lizarrara. Premiazko hitzak garai honetarako sailaren barruan egiten dugun Napar sortzaileak: lau hitzaspertu interesgarri eta ibilaldi ahaztezin bat, zikloari amaiera atsegin eta desberdina eman nahi genioke, txango edo irteera bat eginez. Gonbidatu berezi bezala, Pablo Antoñana Chasco bianarra, berak, gidatuko gaitu Lizarrako (Estella) kaleetan barrena, bertan jazotako pasadizo interesgarriak kontatuz eta lekurik adierazgarrienak zeintzuk diren adieraziz. Laster kalean izango du Antoñanak "Tierraestella" liburua, bertako ohitura eta gertakariez gehiago jakin nahi duenarentzat. Gustavo de Maeztu museoa ikus daiteke, Iratxeko monastegia ere bai eta anai arteko bazkaritxo batekin ziklo honi bukaera eman, nafar lurretan, handik iluntze aldera etxeratzeko.