Xabier Arratibel Goiargi eta Kimetseko zuzendaria (031. alea)
Zer izan nahi zenuen umetan?
Medikua, astronauta, misiolaria.
Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Beroa.
Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Musika entzutea.
Kolore bat?
Urdina.
Ze opari hartuko zenuke gustura?
Opari guztiak gustatzen zaizkit.
Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Bizirik balego Kalkutako Teresa.
Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Deskantsatzeko.
Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Pavarottiri aldatuko nioke ahotsa
Nora begiratzen diozu lehenik neska bati?
Begietara.
Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Areto on bat.
Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Antiguako korua.
Zumarragan ezik non biziko zinateke gustura?
Itsas ondoan.(Ez Itsasondon)
Zein da duzun ohiturarik txarrena?
Gabonetan beranduegi oheratzea.
Bete gabeko amets bat?
Kontatzen badizuet, beteko al da?
Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
Bizitzeko.
Kantu bat.
Ondo abestuta, edozein.
Zain egon ala besteak zure zain?
Gehienetan besteak nere zain
Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Errespetua.
Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Maite dudan norbaitengatik.
Gaua ala eguna?
Biak.
Lo egiteko zer?
Denbora
Gustuko janari bat?
Edozer, … txokolatezkoa.
Ura, ala…
Normalean ura eta kafea.
Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Ditudan partitura guztiak ondo ordenatu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide