Zer suposatzen du sariak zuentzat?
Iharduera bat saritzeak esanahi handia du guretzat. Etxehonetan, gure aiton-amonak hasi ziren, gurasoak ondoren, orain gu etaseme-alabak ere badatoz. Lau belaunaldia dira beraz. Jose Maria Busca Isusi sariak balio sentimentala du niretzat. Lagun handiak izanginen eta elkarrekin lantxo batzuk egindakoak gara. Sukaldaritzarenmunduan bide berriak urratu zituen. Agian, lehendik bazeudenbide horiek baina Busca Isusi izan zen bide berri horienbultzatzailea. Gogoan dut, garai batean Madrilera joaten zelatelebistara, hitzaldi asko ematen zituela eta Bilbora, Correoegunkarira ere joaten zela. 13 pezetako menuak proposatzen zituen etajendeak ez zuen aintzakotzat hartzen. Baina arrazoia zuen. Ordukosoldatak ikusita, etxeko andreek, ez zuten beste erremediorik. BuscaIsusi ez zen behar bezala baloratu. Bada esaera zahar bat erdarazkasu honetarako: “En tu tierra no serás profeta”.
Nolakoa izan da Etxeberriren bilakaera?
Oso erraza da azaltzea. Goierriko zonalde hau beti izanda industriala. Garai batean hiru tren geltoki zeuden hemen,Baskongado, Urola eta Renfekoa. Orduan, jende asko sartzen zenherrira. Gure negozioa, industriaren bilakaeraren baitan eraman dugu.Bezeroak erakutsi digu zer bide jarraitu eta ze aldaketa egin. Hasi,edifizio zaharrean banketeak emanez hasi ginen. Gero, ez zela nahikoaikusi genuen, bazkaltzera etortzen ziren industriariak, gelak beharzituztela konturatu baikinen. Ondorioz, hotela eraiki eta hasierabatean genituen jangelak aldatu eta erosoagoak jarri genituen. Hauxeizan da familiak jarraitu duen bidea eta hala jarraitzen dugu. Orain, baserriko ganbarak ziren tokian handitze lanak egin ditugu 11gela gehiago jarriz .
Jatetxeak izen ona du. Nola lortzen da hori? Non dagosekretua?
Sekretua bi alorretan dago. Bata, familian. Zubizarretasendian harreman onak ditugu eta hori beti da lagungarri. Bestalde,jateko produktuetan ere, asmatu egin behar da. Hau da, produktu onaerosi beharra dago. Produktuak erosterakoan argi uzten dut nikgustukoen zein dudan, bestela, badakite ez dudala gehiagoerosiko. Bestalde, hilabetean behin, inguruetako merkatu guztiakikustera joatea gustatzen zait, ze giro dagoen eta ze produktudagoen aztertzeko. Produktu berri asko agertzen ari baitira.Busca Isusik beti esaten zuen, hemen hasi eta 200 kilometrokoinguruan, produktu guztietan onena daukagula. Arrain, haragieta barazki onenak inguruan ditugu. Produktuaren gainean egon beharradago beti.
Zenbat ezkontza izaten dituzue urtean?
Udaberrian hasi, maiatza, apirila inguru horretan ezkontzen dinamika horretan sartzen gara eta urrira arte. Abuztukohilabetean izan ezik larunbatero izaten dugu ezkontzaren bat. Denaden, orain jende guztiak larunbatean ezkondu nahi izatendu eta hori guretzat arazo bat da, ez baitugu denontzat lekuriklarunbatetan.
Horrenbeste urtetan famatu bat baino gehiago pasatuko zen zuen jatetxetik.
Bai. Dena den, guztiei tratu bera ematen diegu. Nahiagodut izenik ez ematea baina izan da jende garrantzitsua bai.Kirolariak, toreatzaileak…
Euskal Herrian, esaten den bezain ongi jaten alda?
Bai. Gure kulturaren ezaugarri bat da. Hala izanda eta aurrerantzean ere hala izango da. Txuletak adibidezelkarteetan nola jaten diren ikaragarria da. Euskaldunak eseri egitengara jatera eta gustu onekoak gara.
Euskal Herrian sukaldari talde bat fama onekoa dago.Zer moduz datoz gazteak?
Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Karlos Argiñano,Martin Berasategi, Zuberoa jatetxeko anaiak… asko daude. Etagazteak ere ondo datoz, maisu hauengandik ikasten ari baitira.Sukaldaritza Eskolak ere lan ona egiten ari dira nahiz eta behinikasketak amaitu eta gero, esperientzia beharra duten ikasleek.
Ihauteriak datozela eta ze menu gomendatzenduzu?
Menu asko daude diruaren arabera. Koktel bat pikatzekoaukera zabala emanez… edo mahaian bestela pikatzeko aukera zabalaeman eta ondoren plater bat aukeratu. Onena, ezarritako menua baino,aukera jartzea da. Sarrerak jan ondoren aukera zabala emanbehar zaio bezeroari. Agian beteta egongo baita eta ondoren datorrenajateko gogo gehiegirik gabe izango da.