Noiz hasi zinen futbolean jolasten?
Hasiera batean futbol aretoan jokatzen nuen ikastolaneta gero futbolean jokatzen hasi nintzen pixka bat zaharragoaegindakoan.
Nola zabiltzate aurtengo liga txapelketan?
Lehenengo gaude oraingoz behintzat.
Mailaz igotzeko itxaropenik ba al daukazue?
Bi fase jolasten dira, lehenengoa orain jokatzen arigarena da eta ondoren igoerako fasea. Iaz bigarren fasean nahikogaizki aritu ginen, baina aurten iazko esperientziarekin hobetoibiliko garela espero dugu.
Aritu al zara inoiz selekzioren batekin jokatzen?
Bai, Gipuzkoako selekzioarekin hirutan jokatu dut, bainaazkena orain dela 2 urte. Euskadikoarekin berriz azken bi urteetanjokatu dut . Eta Espainiako selekzioarekin ere azken biurteetan aritu naiz, 18 urte azpiko selekzioarekin jokatzen, iazItaliara joan ginen txapelketa batean parte hartzera eta aurtenBartzelonan Holanda, Irlanda eta Txekiaren aurka aritu garatxapelketa batean. Talde hauek oso maila ona dute askotan jokatzenbaitute elkarrekin eta gu berriz oso gutxitan elkartzen gara.
Nesken futbola baztertu samar dagoela ez al zaizuiruditzen?
Bai, baina gero eta gutxiago. Kalitate aldetikmutilen eta nesken futbola antzerakoa da, baina mutilek indar etaabiadura gehiago daukate guk baino.
Neska izateagatik esaten al dizute zerbait, futbolamutilen gauza dela edo horrelakorik?
Lehen bai, baina orain jadanik ez, jendea ohitu egitendelako eta gauzak pixkanaka aldatzen ari direlako.
Eskola kirolean ibiltzen zinenean burutik pasatzen alzitzaizun Espainiako selekzioarekin jokatzera iritsiko zinenik?
Ez, ez zitzaidan burutik horrelakorik pasatzen, nik ondopasatzeko bakarrik jokatzen nuen beste helbururik gabe.
Zein aholku emango zenieke eskola kirolean dabiltzangazteei eta batez ere neskei?
Kirola gustukoa badute jarraitzeko egiten eta neskei esango nieke gauzak aldatzen ari direla eta kirola ez delamutilen gauza bakarrik