.-Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Beroa.
.-Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Ibili eta eskulanak.
.-Kolore bat?
Zuria.
.-Ze opari hartuko zenuke gustura?
Belarritakoak.
.-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Elton John.
.-Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Nahiago nuke deskantsatzea, baina lana egin beharra izaten dut.
.-Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Urteak.
.-Nora begiratzen diozu lehenik mutil bati?
Eskuetako azkazalei.
.-Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Gauzak egiteko ekimenak edo ideiak.
.-Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Santa Barbara.
.-Urretxun izan ezik non biziko zinateke gustura?
Ez dago Urretxu baino herri hoberik.
.-Zein da duzun ohiturarik txarrena?
Irekiegia izatea.
.-Bete gabeko amets bat?
Kotxe ona edukitzea niretzat.
.-Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
Entzun eta dantzatzeko.
.-Kantu bat.
Benitoren edozein.
.-Zain egon ala besteak zure zain?
Biak.
.-Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Leialtasuna eta laguntasuna.
.-Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Familiarengatik.
.-Gaua ala eguna?
Gaua.
.-Lo egiteko zer?
Irakurri egiten dut.
.-Gustuko janari bat?
Makarroiak eta txipiroiak.
.-Ura, ala…
Ura eta ardoa.
.-Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Bidaiatu.