Murriztu, berrerabili eta birziklatu dioen lema kontutan hartuz ingurugiroaren astea burutu dute Gainzuri Ikastetxeko ikasleek. 1.go zikloko haurrek, papera landu dute eta Sasieta Mankomunitatekoek erakutsita, birziklatzen ikasi dute. 2.ziklokoek plastikoa aztertu dute. Bi irteera egin dituzte, Legazpiko Berzik birziklatze enpresa berrira bata eta Deskargan gora dagoen birziklatze zerbitzura bestea. Irudimena landuz, jostailuak egin dituzte eta hitzaldien bidez, sentsibilizazio kanpaina bat bultzatu. 3.zikloko haurrek azkenik energi iturriak eta energi iturri alternatiboak aztertu dituzte. Umeen bidez, ingurugiroaren aldeko kontzientziazioa etxeetara zabaldu nahi izan dute. Asteari amaiera emateko, ikasle guztiek eginiko eskulanak bildu eta erakusketa bat egin dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide