Alergia gehiago nabari al diraudaberrian?
Ez, hori pixka bat mitoa da. Akaroenalergia adibidez, urte osoan ematen dena da. Gipuzkoan polenak, ez duarazo gehiegirik sortzen. Akaroak, gure ingurunean alergia gehiensortzen dituzten parasito txiki batzuk dira, armiarmen familiakoak .Garai batean alergia hautsari izaten zitzaiola esaten zen bainaorain, badakigu, hautsari baino, akaroei diegula alergia. Gure azalajaten dute pixkanaka eta koltxoi, manta, maindire, alfonbra etaabarretan bizi dira.
Ze alergia mota dira ohizkoenak?
Lehenbiziko postuan, akaroak daude.Bigarren postuan beharbada, medikamentuak egongo dira. Baina honekargibide bat behar du. Jende askok, medikamentuei alergia dietelauste du eta gure lana, medikamentuei alergiarik ez dietela erakusteaizaten da baita ere. Ez baita beti horregatik.
Nola sendatu daitezke alergiak?
Gaixotasun alergikoen tratamenduan,hiru maila daude. Lehena, gaixotasuna sortzen duen zergatia zein denjakin eta gero, agian kontaktu hutsa ebitatuz sendatu daiteke. Denaden hau batzutan ezinezkoa da. Akaro eta polenarekin adibidez, hauezin da egin. Orduan, kontaktua ahalik eta gehien nola murriztudezaken erakusten saiatzen gara gaixoari. Beste maila batean,tratamenduak daude. Asko ditugu eta seguruak dira. Normaleantratamendu hauekin sintomak kontrolatzen ditugu. Azken maila bateantxertoak daude. Gaixotasun alergikoen eboluzioa aldatzeko dugun modubakarra dira. Tratamendu luzeak dira azken hauek eta helburua,gorputza, alergia sortzen dion gaitzari ohitzea da.
Zergatik izaten dira alergiak?
Mila arrazoi daude. Jende askok, gauregungo bizi kalitateari ordaindu behar diogun prezio bat dela dio.Gaur egungo bizimoduak, alergonoak, alergiak sortzen dituzten gauzakdakartza. Etxeak adibidez, gero eta isolatuagoak daude, hortaz, etxebarruan, egoera hobeak ematen dira akaroak hazitzeko. Mendebaldekolurraldetan asko ematen da hau.
Ze neurri har daitezke alergiarik ezizateko?
Galdera zaila da. Jaioberri eta umetxikiak bizi diren logeletan, alergono maila gutxitu ezkero, umehauek, handitzean, gaixotasun alergiko gutxiago izango dituztenteoria bat dago. Baina guzti hau aztertzen ari dira eta ez dago datuzehatzik momentu honetan.
Ze sintoma dira nabarienak?
Hitz gutxitan esateko, akaroen kasuan,sendatzen ez den katarro bat da. Polenarekin sintoma gehiago ere izandaitezke. Bi kasutan, doministikuak, mukiak, sudurra tapatua, arnasahartzeko zailtasunak, txistua bularrean, eztula…
Ze alergia da sendatzen zailena?
Tratamendu bereziena behar bada, erleeta liztorrek sortutako ziztadek behar dute baina ez da zailena, oso erantzun ona ematen baitute tratamendu hauek. Ziztadak sortutakoerreakzio alergikoa zela eta eibartar bat hil egin zen Burgosen. Baina garrantzitsua da jakitea ziztadek sortutako erreakzioalergikoen aurka txerto oso onak ditugula. Gure ingurunean, akaroenalergia da tratatzen zailena. Tenperatura epela eta hezetasun mailaegokia dugulako parasito hauek bizi daitezen.
Zein da tratamendua akaroen kasuan?
Lehen ere esan dugu, gure azala jatendutela pixkanaka. Batez ere, ohean bizi dira eta horregatik,maindireak batez ere, 60 gradutara garbitzea komeni da, tenperaturahorrekin hil egiten dira eta. Gelan, alfonbrarik ez edukitzea erekomeni da. Eguzkia dagoenetan, gela ondo bentilatzea komeni da.Kalefazioa gehiegi ez piztea, tenperatura epelean hobe bizi baitiraakaroak. Bestalde, arnasa hartzeko zailtasuna duten pertsonek, gelan, humifikadoreak jartzeko ohitura dute. Alergia mota haudutenentzat ez da ona akaroak hobe bizi baitira humifikadore hauekin.
Jendeak jarraitzen al dituezarritako tratamenduak?
Askotan, guk ere badakigu, oso zailadela hilabete askotako tratamendu bat egunero jarraitzea. Bezeroei,oso garrantzitsua dela esplikatzen saiatzen gara baina badakigu, askotan, ondo sentitzen den gaixo batentzat zaila dela tratamenduajarraitzea. Hala ere, beharrezkoa da.
Kutsadurak eta gaur egungo bizikalitateak, alergia kasu gehiago al dakartza?
Badirudi baietz. Akaroena hain zuzenhonegatik izan daiteke. Bestalde, fabrikatan erabiltzen dirensubstantzia kimiko batzuk ere alergiak sor ditzakete.
Jendea ondo informatua al dagoalergiei dagokienez?
Gero eta informazio gehiago dago etahori, eskertzekoa da.