Lourdesko Ama ikastolak haurtzaindegia zabalduko du datorren ikasturtean. (034. alea)
Haurtzaindegia batipat, 0 eta 3 urte arteko haurrentzat izango da, honela, 0 eta 18 urte arteko hezkuntza prozesua osatuz. Nahiz eta ikastola eta bertako Gurasoen Elkartea izan sortzaile eta bultzatzaileak, proiektu ireki bat izango da. Hau da, eskaintza, mankomunitateko haur guztientzat da. Ordutegia berriz, goizeko 7 t`erdietatik hasi eta arratsaldeko 6 t´erdietara. Bestalde, 3 urte baino gehiagoko haur hezkuntzako haurrek bere eskolatik kanpoko orduetan bertako zerbitzuetaz baliatzeko aukera izango dute. Ikastolako arduradunek prentsaurrekoan esandakoaren arabera, elebiduna izango da, ama hizkuntza oinarritzat hartuz. Pagoeta Haurtzaindegiak 94 haurrentzat du tokia eta matrikulazioa uste bezala joan ezkero, 8 edo 10 lanpostu berri sortuko ditu. “Eskola gorri” edo “txabolitak” izena hartzen duen tokian kokatuko da. Egun osoko zerbitzuaren truke eta hileko, 0-1 urte arteko haurren matrikula 30.000 pezetakoa da. 1-2 urte artekoa, 20.000 pezeta eta 2-3 urtekoena, 10.000 pezeta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide