Nolatan hasi zinen kirol hau egiten?
Orain dela urte bete Santa Barbaran proba bat zegoen etaikustean gustatu egin zitzaidan.
Asko entrenatzen al duzu?
Orain gutxiago, astean bi edo hiru ordu. Lehen bost, seiordu. Normalean etxe ondoan entrenatzen dut baina noizbehinkaArrasatera ere joaten naiz.
Entrenatzailerik ba al duzu?
Bai, aitarekin aritzen naiz berak al duenean. Bestela,bakarrik edo kirol honetan aritzen diren lagunekin.
Zer nolako maila dago Euskal Herrian?
Jende asko aritzen da kirol honetan baina gehienakmutilak dira. Neskatan maila askoz ere baxuagoa da.
Kirol garestia al da?
Bai. Trajeak eta bizikletak diru asko balio dute etagainera asko bidaiatu behar da probak herri ezberdinetan izatendirelako.
Nondik datorkizu bizikletaren afizioa?
Bizikletan ibiltzea betidanik gustatu izan zait. Iazerosi nuen trialsineko bizikleta eta kirol hau praktikatzen hasinintzen.
Zer asmo dituzu hemendik aurrera?
Euskadiko txapelketa irabazi ondoren Espainiakorajoateko aukera dut. Bertan ondo ibiltzeko esperantza handiak dituteta hau irabazi ezkero, Munduko txapelketara joateko gastu guztiakordainduko dizkidate. Dena den, mundu mailan jende ona dago Japoniaaldean eta ondorioz, zaila izango da. Gainera, kontutan izanikneskatan maila bakarra dagoela, 30 urteko emakumeen aurka ere aritubeharko dut.
Talderik ba al daukazu?
Ez. Ez da talderik egoten beraz ni ere bakarrikaritzen naiz.
Zerk bultzatzen zaitu aurrera jarraitzera?
Asko gustatzen zaidalako jarraituko dut aurrera ahaldudan arte.