Josu Aiastui
Bai zer edo zer bai, hemen zinea balego joangonintzateke, eta Legazpira ez naiz joaten ez daukadalako denborarik.
Fernando Litago
Nik uste baietz. Denbora pasatzeko aukera ona da.Legazpira joatera ez da batere erosoa. Zinea egongo balitz joangonintzateke. Bestela ez, noski.
Aitor Litago
Zinea ondo dago jende guztiarentzat entretenigarri gisa.Pelikulak ikustea asko gustatzen zait baina orain herrian zinerik ezdagoenez, ez dut nire hobby hau betetzerik.
Joana Carro
Lehen hiru zine areto zeuden eta orain bat bera ere ez.Zinea asko gustatzen zait eta beste aukerarik ez dudanez, Legazpirajoan behar izaten dut pelikulak ikustera.
Michael Gutteridge
Batipat umeek eskaintza zabala behar dute beraiendenbora librea ondo aprobetxatzeko. Herri guztiek behar dute zinebat. Nik ez dut Legazpira joateko ohiturarik baina nire alaba joatenda.
Rafa Fdez de Lezea
Zine areto bat Urretxu eta Zumarraga bezalako herrietanbeharrezkoa dela iruditzen zait. Entzuna dut Zumarragako udala zinebat egitekotan dela. Ea zailtasun guztiak lehenbailehen konpontzendiren eta zine areto on bat izaten dugun.