Eresargi Txiki eta Santa Zezilia koroak izan ziren Zumarragan egindako II. Abesbatzen lehiaketako garaileak. Santa Zezilia abesbatzako partaidea da hain zuzen Zumarragan jaio eta Urretxun bizi izan den Xanti Arrizabalaga. Medikuntza ikasketak amaitzeko asmoz jo zuen Xantik Donostiara eta behin han zela, medikuak diren lagun batzuk animatuta Santa Zezilia abesbatzan kantatzeari ekin zion. Bost urte daramatza Xantik abesbatza honetan eta nahiz eta betidanik izan duen gustukoa kantatzea, norbaitek animatu ez balu ez zatekeela abesten hasiko onartu digu. Herrian kantatzeak, normalean baino urduriago jarri zuen Xanti, ikusleen artean ezagun ugari baitzituen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide