Martxoaren 13an ezarri zen Iparragirreren eskultura (035. alea)
Hormigones Urretxu lantokia eta Aparizio Auzoaren tartean, Bittor Hernandezek eginiko Iparragirreren eskultura. Eskultura, “Urretxu Iparragirreren jaioterria” dioen panelarekin batera doa. Bi hilabete eman ditu Hernandez urretxuarrak eskultura egiten. Poliesterrez egina dago eta neurriak, 3m´70 x 2m´80 dira. 80 kiloko pisua du eta berez handia bada ere, gauean ikusi ahal izateko, argi izpi batek argiztatu egiten du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide