Martxoaren 8a (035. alea)
MAIRI Kultur Elkarteak Lunch bat eskainiz eta “Un mes en el lago”pelikularen bidez , ospatu zuen Martxoaren 8a, emakume langilearen eguna hain zuzen ere. 130 emakumek osatzen dute MAIRI, inongo interes ekonomikok bultzatu gabe. Urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dituzte, esaterako, argazkian ikus daitekeen bezala, Bizkaian zehar eginiko bira. Gernikako Arbola eta Guggenheim museoa ikusi zituzten. Apirilerako, asteleheenetan kafe tertuliak, astearteetan Salsa dantza ikastaroa, asteazkenetan”Mache” paperaren ikastaroa eta asteazkenean apirilaren 22an, “Multipropietateari” buruzko hitzaldia antolatu dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide