Martxoaren 8an sekulako festa Gaztelelekun (035. alea)
Gaztelekun, 25 bat neskek bazkari eder batekin ospatu zuten martxoaren 8a. Laugarren urtea da bazkari hau egiten dutena eta aurrerantzean ere ospatzen jarraituko dutela diote. Arratsaldean berriz, “La Xeta Paxote” izeneko nesken musika taldeak kontzertua eskaini zuen. Umore onean eta batek baino gehiagok, berandu amaitu omen zuen eguna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide