Zenbat gauza sar daitezke“Poxpolu-kaxa” batean?
Hasieran ez dago jakiterik zeriburuzko komikia den. Amona batek, amets gaizto bat izaten du.Aurrerago, amona horren biloba ikusten da, hau Madrilera doa, “ReinaSofia” museoa ikustera. Amonak, hau jakitean, poxpolu kaxa batematen dio. Ondorengo eszenetan bilobak, amonak Gernikakobonbardaketan pasatutako une txarrak gogoratzen ditu. Handik aurrera,komikiko marrazkiek, Picassoren koadroaren itxura hartzen dute.Istorioa aurrera doan heinean, amonak oparitutako kaxa horretanpoxpolu bat dagoela konturatzen da biloba eta Gernika koadroaikustean, orduan konturatzen da koadro horretan bere amonaren etasendikoen sufrimendua ageri dela. Azkenean, poxpolu horrekin erreegiten du koadroa.
Nola sortu zitzaizun ideia?
Birmingan argitaletxeak egin behar duenliburu baterako ilustrazioak egiten ari nintzela bururatu zitzaidan ideia. Liburuaren izenburua, “Duras palabras paraGernika” zen eta hortik hasi zen dena.
Zenbat denbora behar izan duzukomiki hau egiten?
Zehazki ez dakit, ez bainaiz arituburu-belarri lan hau egiten. Hiru bat hilabete edo. Aurkeztu,azkeneko momentuan aurkeztu nuen.
Jose Luis Padron, zure senarrak erelagundu dizu ezta?
Gidoia biok egin dugu eta testua bai,testua jartzearena bere lana izan da. Istorioa bioi bururatuzitzaigun. Ondoren, eszenak bata bestearen atzetik jartzen joannintzen eta Jose Luisek, testua eszenei egokitu zien.
Portugaleteko Komiki lehiaketairabaztea, hau da, mota honetako lehiaketarik sonatuena irabazteagarrantzitsua izango da zuretzat.
Bai hala da. Aurten gainera Euskadikoakez diren partehartzaileen kopurua igo egin da. Orotara 149 lanaurkeztu dira. Gainera, euskaraz egindako lana saritu da eta hori ereez da normalean gertatzen. Diru aldetik ere ondo dago, nik, 140.000pezetako saria jaso baitut. Dena den, ez naiz ni bakarrik sarituaizan, beste saritu batzuk ere izan dira.
Aurrerantzean zer egiteko asmoaduzu?
Orain arte, Birmingan argitaletxearekinilustrazio lan batzuk egin ditut,Erein argitaletxearekin ere PakoAristirentzat aritu naiz lanean. Horretaz gain, Jose Luisek, poemaliburu bat kaleratuko du irailean Ereinekin eta lehen orria etabarruko marrazkiak nik egingo ditut.
Artea bizibidea izan al daiteke?
Horretan gabiltza. Jose Luisek eta biokargi eta garbi dugu hau, baina bide zaila da. Hala ere, lan egiteariuzten ez diogun bitartean nahiz eta gure lana kanpora ez irten,aurrera egingo dugula iruditzen zait. Egun batean irtengo da kanporagure lana.