Nori bururatu zitzaion taldea osatzeko ideia?
Hasieran Iturberen eta nire ideia izan zen.Berehala Ikerrekin bildu ginen eta ondoren Iñakirekin.Gero urte bat ezer egin gabe egon ginen baina pixkanaka, biltzen hasieta gaur egunera arte.
Eta orain berriz, lehen diskoa grabatuko duzue.
Horretan gabiltza. Kantak berez grabatuta ditugu bainaorain ikusi egin behar diskoetxeak noizko kaleratzen digun lana.Muster edo No tomorrow diskoetxearekin aterako dugu. Hitz egin askohitz egiten dute baina gero ikusi egin behar.
Zer aurkituko dugu diskoa horretan?
Diskoaren izenburua oraindik ez dugu zehaztu.Zerbait egin eta berehala, hau “deputamadre” zegok esan etaemozionatu egiten gara baina gero beste ideia bat bururatu eta aldatuegiten dugu lehengoa. Auskalo, agian azkenean izenbururik ere ezdiogu jarriko. Grabaketa Bilboko Chocablock Records estudioan egindugu bost egunetan. Kantak, gurea den lerro bat jarraitzen dute bainalerro horren barruan gauza ezberdinak eta era berean interesgarriakentzun daitezke.
Zergatik kantatzen duzue ingelesez eta ez euskaraz?
Azalpen luzea behar du galdera honek. Ea nola adieraztendugun. Esan dezagun gure ustez, euskarak fonetikoki ez duelabelarrira ondo ematen musika mota honi dagokionez. Ingelesak,ahoskatze berezia, abesteko modu bat, estetika modu bat eta musika forma bat dakar berarekin. Euskaraz kantatuz gero aipatutakoahoskatze berezi horrek ez du balio. Gure ustez ingelesa perfektua daRock & Rolla abesteko.
Zaila izan al da maketatik diskora dagoen pausu horiematea?
Ez. Grabatzeko orduan maketa edo diskoa grabatzeaantzekoa da biak ere, estudioan grabatzen direlako. Lehen maketagrabatzea gogorragoa izan zen, lehen aldiz sartu ginelako estudiobatean. Pausoa ematea ez da zaila izan, azken finean, horren atzetikgenbiltzalako. Diru kontuei buruz ezin dugu hitz egin oraindiknegoziatzen ari garelako.
Zer musika mota egiten duzue?
Rock &Rolla. Edo hori egin nahi dugu behintzat.
Ze musika mota entzuten duzue?
Rock & Rolla . Baina bestelako taldeak ere bai.Heavy musika… denetik. AC DC, Ramones, Tom Waits, NickCave…Bakoitzak bere gustuko kantak ditu baina gero taldean, Rockand Rolla egiten dugu.
Zenbat entseiatzen duzue?
Astean behin. Baina tira, gaur ere badirudi azkenean ezdugula entseiatuko. Egia esan azken denboraldi honetan ez gabiltzaoso fin. Gutxi entseiatzen dugu baina ez dugu erre nahi. Egunenbatean taldea aurrera doala ikusten badugu serioago hartuko dugubaina momentuz ez.
Zein da zuen ustez musikaren egoera Euskal Herrian?
Denak edo gehienak, egindako bidetik doaz. Hau da,talde askok estilo bereko musika egiten dute. Hori, hemen betiezberdina den zer edo zer egitea asko kostatu delako da. Musikakindibidualagoa izan beharko luke. Bestalde, kontzertuen antolamendueidagokienez ere asko hitz egin daiteke.
Ez dago musika jotzeko leku aproposik. Frontoiakadibidez, pilotan egiteko dira. Diruarena beste kontu bat da.Zuzenean, duzun guztia ematen saiatzen zara eta gero oso gutxikobratzen da. Guk adibidez, orain artean,gehien kobratu dugunean75.000 pezeta kobratu dugu eta gutxien berriz, 5.000 pezeta. Jendeakserioago hartu behar du musika.
Zuen zuzeneko emanaldiak “explosiboak” dira. Zerbilatzen duzue horrekin?
Hot Dogs zuzenean jotzeko bizi da. Tartekaabestiak grabatzen ditugu baina guk benetan gustuko duguna zuzeneanjotzea da. Dugun guztia ematen saiatzen gara eta jendeak erantzutenduenean, oso gustura aritzen gara. Haserre irteten dugu jotzera. Kontzertu batean, (Iker), baxua puskatu nuen baina beste baterosi berria nuelako eta zaharra, txarra zelako. Ez pentsa hori betiegiten dugunik. Zuzeneko emanaldietan Jon da benetako“showman”a.
Begiak pintatzearena, zuzeneko muntaiarekin batera aldoa?
Nik adibidez, (Iñigo) ez ditut sekulapintatu. Hori, (Iker) momentuan gustukoa duzuna egitea da.Mozorrotzeko era bat da eta honekin, taldearen estetika zaintzeabilatzen dugu. Euskal Herrian modan ez dagoen beste gauza bat da hau.Guri, gauza guztiak kontuan hartzen dituzten taldeak gustatzenzaizkigu, musika, zuzeneko emanaldia, estetika…
Non eskaini duzue orain arteko kontzerturik onena?Eta okerrena?
Hainbat aldiz gustura geratu gara gure emankizunekin,adibidez, Moganbo aretoko kontzertua ongi irten zen. Okerrena ekipoapuskatzean. Donostiaraino joan eta gero kontzertu berean ekipoa bialdiz apurtzea zorte txarra da benetan.
Kanpoan aritutakoan zer nolako harrera izan duzue?
Kanpoan Madrilen soilik aritu gara, ez baitugu joatekoez kotxe ezta furgonetarik ere. Madrilen harrera ona izangenuen. Behin, goizeko 7etan jo genuen juerga ederra egin ondoren.
Musika aldizkarietan oso kritika onak jasotzendituzue.
Bai, baina gero benetako orduan denek ihes egiten dute.Hau da, oso diskoetxe gutxik nahi dute gure diskoa kaleratu.
Egunen batean ikusiko al dugu Hot Dogs, New York-ekoMadisson Square Gardenen jotzen?
Ni ez nintzateke irtengo,(Iker) beldurra ematendit eta. Zergatik ez? (Iñigo) Aukera sortuz gerogustura joko nuke. Gure helburua musika alor honetan independentzipixka bat lortzea da, diskoetxe eta kontzertuetako antolatzaileekkontuan har gaitzaten.