.-Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Hotza, oso hotza eta ahal bada izotz koxkor pare batekin.
.-Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Ni lanerako jaio nintzen eta lana eginez disfrutatzen dut.
.-Ze opari hartuko zenuke gustura?
67ko udaberri euritsu hartan maisuak kaskarrekoa emateko erabili zuen makila. Berari bueltan emateko, noski.
.-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Soldadu ezezaguna. Inork ezagutzen al du?
.-Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Disfrutatzeko, jakina! Kristalak garbitu, kolada egin, aspiradora pasatu…
.-Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Aizu, 27 zentimetrokoa ez dago batere gaizki ezta? Atal hori behintzat ez nuke ezergatik aldatuko.
.-Nora begiratzen diozu lehenik neska bati?
Bihotzera…eta agerian ez badago, bihotz ingurura.
.-Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Eiffel dorrea. Antzeko zerbait egiten saiatu ginen, baina ez zitzaigun batere ondo irten.
.-Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Gure etxeko komun txikia.
.-Zumarragan ezik non biziko zinateke gustura?
Urretxun.
.-Zein da duzun ohiturarik txarrena?
Oso “haizetsua” naiz eta gogoa datorkidanean ez dut inorenganako errukirik izaten, ezta aszensorean ere.
.-Bete gabeko amets bat?
Misiolari izatea.
.-Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
Entzutea gustatzen zait, kantatzea ere bai, dantzatzea ez hainbeste, baina jotzea… izugarri.
.-Kantu bat.
“Je t’aime, mois non plus”. Nik entzundako lehenengo kantu pornoa horixe izan zen.
.-Zain egon ala besteak zure zain?
Puntualitatea gauza ederra da.
.-Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Goizero, dutxatu ondoren, kantzontzilo eta galtzerdi garbirik ez falta izatea.
.-Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Oraintxe bertan Winston bat emango lidakeen harexengatik. (Hilabete t’erdi daramat erre gabe eta tarteka asko sofritzen dut.
.-Gaua ala eguna?
Biak. Batak bestea gabe ez luke ezer balioko.
.-Lo egiteko zer?
Printzipalena, logurak egotea.
.-Gustuko janari bat?
Mariskodun paella. Bakailaoa ere ez da txarra.
.-Ura, ala…
Egarria kentzeko, ura…aho sabaia gozatzeko, Errioxako ardo beltza.
.-Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Goizero gimnasia pixka bat egingo dut.