Zumarraga zure esku gida argitaratu da (036. alea)
Zumarragako gune turistiko eta interesgarrienak ageri dira argazkietan eta hauekin batera azalpenak emateko balio duten testu batzuk. Gidaren egileak B&N publizitate agentziako Bittor Enrike eta Nerea Rodrigez herritarrak izan dira. Azala berriz, Zumarragako Arte Ederretako eskolan dabilen Graciela Muñozek egin du. Orotara bost orrialde ditu gidak eta 10.000 ale kaleratu dituzte, 5000 euskaraz eta beste hainbeste erdaraz. Udaletxean, Antion, eta hainbat taberna, jatetxe eta dendatan daude eskuragarri.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide