Nondik datorkizu pinturarakozaletasun hori?
Ba, egia esan, etxean inork ez duzaletasun hau, baina ni txikitatik hasi nintzen etxeko ormakmargotzen. Ikasten aritu naiz eta etorkizunean batxilergo artistikoaeta Arte Ederrak ere ikasteko asmoa dut. Madrileko fakultateanoso“akademizistak” dira eta Bilbon guztiz kontrakoa. Nik tartekobat aurkitu nahi dut.
-Zer estilo jarraitzen duzu? Zeinpintore dituzu gustuko?
Beno, izugarri atsegin eta jarraitzendudana Cezanne da. Nire pintura konstruktibismoaren barnean kokatukonuke eta bera izan zen joera honen aitzindaria. Bestalde, Paul Kleeere asko gustatzen zait.
-Ikusten dugunez, koadro guztietanpaisaiak agertzen dira.
Bai, izan ere, hemen erakusgai ditudankoadro guztiak lehiaketetan margotutakoak dira. Hauetan lehiaketaburutzen den herriko leku bat margotu beharra duzu. Estudioan bestekoadro batzuk kopiatu ohi ditut neure teknika hobetzeko.
-Zer da zure koadroekin adierazinahi duzuna?
Azken finean, edozein sormen lan bereegilearen adierazlea da. Bakoitzak bere izaeraren arabera egiten ditugauzak. Beste izaera bat izango banu, beste modu batera margotukonuke.
-Nola ikusten duzu pinturarenmundua?
Pintore oso onak daudela iruditzenzait, baina ezjakin samarrak gara eta ez dakigu gozatzen. Pixkanakaikasten joan beharko genuke. Bestalde, ez dugu sekula nahastu beharatsegin duguna eta ona dena.
-Guggemheim museoak ba al dubaliorik ezjakintasun honetatik ateratzen laguntzeko?
Zertxobait lagunduko du, baina artearibaino gehiago turismoari begira egina dago. Hobe izango zatekeenhonetarako erabilitako diru atal bat arte eskolak zabaltzeko erabiliizan balitz. Honela batxilergo artistikoa egiteko ez nukeen Iruñerajoan beharrik izango.