.-Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Epela.
.-Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Paseatu.
.-Ze opari hartuko zenuke gustura?
Nire bilobek egindako marrazkiak.
.-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Pintore on bat.
.-Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Deskantsatzeko nahiago, baina beti ezin da.
.-Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Hankak.
.-Nora begiratzen diozu lehenik mutil bati?
Aurpegira eta ondoren, izaerari.
.-Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Lanpostuak eta errepideak.
.-Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Beloki mendia.
.-Zumarragan ezik non biziko zinateke gustura?
Donostian.
.-Zein da duzun ohiturarik txarrena?
Irekiegia naizela.
.-Bete gabeko amets bat?
Harreman publikoetan lan egitea edo turismoan.
.-Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
Entzuteko.
.-Kantu bat.
Benito Lertxundiren edozein.
.-Zain egon ala besteak zure zain?
Zain egon.
.-Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Zintzotasuna.
.-Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Nire familiarengatik.
.-Gaua ala eguna?
Eguna.
.-Lo egiteko zer?
Logura eta liburu on bat.
.-Gustuko janari bat?
Arrautza frijituak piper gorriekin.
.-Ura, ala…
Bazkariarekin ardo pixka bat.
.-Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Margotu.