Urretxuko pilota eskola
Aurretik pilotan irakasten ibiltzen zirenak utzizutenean, pilotaren afizioa herrian galdu ez zedin, MiguelLasak beste lagun batzuekin batera hartu zuen ardura. Pilota gazteentzako kirol polita dela ikusi zuten eta aldi bereangazte hauek lagun asko egiteko aukera izango zutela.3-4 lagundabiltza irakasten, gazte kopuruak garaiaren arabera gorabehera handiak izaten ditu. Gabonak igaro ondoren jende ugarihurbiltzen da frontoira, baina eguraldi onarekin jendea gutxitzenhasten da. Hurrengo urterako hau guztia ondo lotzeko asmoa dute.Kurtso bat ireki nahi dute, kuota bat jarriz seriotasun handiagoaemateko asmoarekin , eta kuotekin lortutako diruarekin pilotanaritzeko materiala erosiko dute.
Txikiekin astelehen eta asteazken arratsaldeetanentrenatzen dute, eta 12 urtetik gorakoekin ,berriz, astearte etaostegunetan. Partiduak asteburuetan izaten dituzte, eta aipatzekoa daaurten, 3 final jokatu dituztela, Gipuzkoako diputazio txapelketan.
Entrenamenduetan bi eskuekin jokatzen erakusten diete,batez ere esku txarra deitzen denarekin.
Gaur egun telebistaren eraginez pilotak izan duengorakada, onuragarria izango dela dio pilota munduarentzat. Bainaargi duela enpresarioak enpresario direla eta hau guztia beraientzategiten dutela. Enpresen artean dagoen norgehiagoka horren ondorioz,pilotari gazteegiak igoarazten dituzte profesionaletara. Eta hauekoraindik ez daude prestatuta maila honetan txukun aritzeko. Arazohoni aurre egiteko federazioak lan gehiago egin beharko lukeela dioMiguel Lasak.
Etorkizunari dagokionez gauzak serioago hartzekoasmoa dute, 6-7 urteko gazteekin hasi eta jarraipena egingo dieteurtetik urtera. Modu honetan eskola nahiko serioa lortzeko nahia duteurte batzuetan.
Zumarragako pilota eskola
Zumarragan pilota bizirik mantentzea da duten asmoa, etaaldi berean gazteak entretenitu eta pertsona moduan formatzen joan.
3 lagun ibiltzen dira gazteei irakasten, bi monitoregisa eta hirugarrena objetore moduan klub-ari laguntzen ari da.Astean 4 aldiz entrenatzen dute, alde batetik entrenamendu teknikoak,non pilotan nola jokatu behar den erakusten dieten, eta beste aldetikalor fisikoa lantzen dute.
Azken urteetan gero eta jende gutxiago hurbiltzen dapilota mundura, beherakada nabarmenena azken 2-3 urtetan eman da.Jendeak pilotaren gogortasuna dela medio kirol hau uzten joan da,beste kirol batzuen mesedetan.
Epe motzera telebistaren eragina ontzat jo daiteke,baina ezin da jakin zein eragin izango duen epe luzera.
Alejandroren ustetan, enpresei dagokionezpositibotzat jo daiteke enpresa bat baino gehiago egotea, baina hauekberaien artean sortu duten liskarra ez da onuragarria. Jende gazteasko igo baitute profesionaletara, eta hau ez da ona ez beraientzatezta ikusleentzat ere. Profesionaletara igotako gazte askok ez dutemailarik kategori honetan aritzeko.
Enpresetan egoismo handia dago ekonomi aldetik, nahiz etaberaiek hori azaldu nahi ez, pilotaren alde ezer gutxi egiten dute .
Etorkizunari begira Zumarragan aurrera jarraitzeko asmoadute, jende gehiago azalduko balitz hobe izango litzateke, eta moduhonetan Zumarragan pilota giroa mantentzea lortuko litzateke.