PNVk, PSOE-PSE-EEk eta EAk bat eginik euskara ikasteko prest agertuko liratekeen herriko zinegotziei matrikularen kostu osoa ordaintzea erabaki dute.
Euskararen aldeko diskriminazio positiboa egin behar dela pentsatzen dugu, euskaraz dakiten zinegotzi guztiak euskaraz hitz egiten entzun nahi ditugu, ez dakitenek ikastea nahi dugu, eta honetarako pertsonek izan ditzaketen traba ekonomikoei aurre egiteko laguntzak ematearen alde gaude. Baina zinegotzi ez diren herritarrei % 35a ordaindu, eta zinegotziei, han edo hemen ikasi arren, matrikularen %100a ordaintzearekin ez gaude ados.
Herritarron arteko halako diskriminazio mingarriaren aurrean isilik ezin gara egon. Herriko asfalto gainean euskara zabaltzearen alde lana egiteko gaude, baina egin dutena eta horrelakoak sobera daudela uste dugu, egin dutena ustelkeria hutsa besterik ez delako. Erabaki hori, edozein pertsonaren kontra doala pentsatzen dugu, herritar guztion eskubide berdinaren aldeko balorea majo eraso delakoan baikaude.
Ilargira igotzeko astronauta izatea kontuan izan beharko da, baina euskara ikasten ari den norbaiti matrikularen %35a edo %100a ordaindu behar diogun jakiteko, zinegotzia den ala ez den kontuan hartzea gehiengoa baztertzea besterik ez da.