E.K.B.k euskarazko irakaskuntzaren aldeko kanpainaren berri udalari ematearekin batera lankidetzarako proposamena luzatu dio. Udaletxeko euskara batzordeak, iaz horrelako kanpaina aurrera eramateko egin ziren ahaleginetan adostasuna lortu ez zelako, aurten, “D” ereduaren aldeko zerbait egitea aztertu gabe, E.K.B.k egindako eskaintza alde batera uztea erabaki du. Matrikula kanpaina aurrean, “D” ereduaren alde H.B.k mozioa sartu du, baina, P.N.V., P.S.O.E.-E.E. eta E.A.k mozioa atzera bota dutelako, euskarazko irakaskuntzaren aldeko deia luzatu gabe gelditu da.
E.A.k eta P.N.V.k euskararekiko jarrera hain pobrea duen jendea udaletxean ordezkari gisa du, eta honek posible egiten du udaletxera zerbaitetara hurbil daitekeen edozein euskaldun bertako zerbitzu guztietan euskaraz atenditua ez izatea.