-Noiz hasi zinen txirrindularitza munduan?
Duela bi urte, 11 urterekin hasi nintzen.
-Nolatan hasi zinen norbaitek animaturik ala gustukoazenuelako?
Nire aitak talderen batean izena emateko esaten zidan,aldi berean nire lehengusua bizikletan ibiltzen zen eta azkenean bienartean konbentziturik hasi nintzen.
-Zenbat aldiz entrenatzen duzu astean?
Astean bitan entrenatzen dugu, Urretxuko industrialdean,Mugitegin, astearte eta ostegunetan ordubete egun bakoitzean.
-Entrenamenduak lagunekin irteteko edo ikastekodenborarik uzten al dizute?
Bai, oraingoz bai, astean bitan bakarrik entrenatzendugulako, baina esan didatenez hurrengo urtetik aurrera gauzak askogogortzen dira, batez ere entrenamenduak egun gehiagotan izatendirelako eta gogorragoak ere bai aldi berean.
-Entrenatzaileak zer nolako aholkuak ematen dizkizu?
Entrenatzaileak nola ibili behar dugun esaten digu,bihurguneak nola hartu behar diren, zein abiaduratan joan behar duguneta honelakoak erakusten dizkigu.
-Konpetentzia handia al dago zuen mailan?
Aurten iaz baina gutxiago, izan ere aurten nireadinekoak gera mailako zaharrenak eta iaz berriz alderantzizgertatzen zen. Iaz maila honetako erritmoa jarraitzea oso gogorraegiten zitzaigun baina aurten berriz ohituta gaudenez errazagoaegiten zaigu.
Maila batetik bestera orduan alde handia egongo da ezta?
Orain 8-10 kilometro egiten ditugu, eta hurrengo urteanadibidez 40 kilometroko lasterketetan hartuko dugu parte, beraz aldeanahiko handia izango dela uste dut.
-Nola definituko zenuke zure burua txirrindularibezala?
Nik lasterketa gogorrak ditut gustukoen, aldapa askokolasterketetan hobeto moldatzen naiz.
-Zein asmo dituzu denboraldi honi dagokionez?
Denboraldia azkar bukatzeko gogoa daukat, hurrengodenboraldia prestatzen hasteko.Lehengusuak taldez aldatzeko esatendit bere talde berdinera joateko, berak lehen ni nagoen taldeberdinean korritzen zuen, baina kadeteetan Ordiziako taldera joanzen. Nik oraindik ez dut erabakirik hartu eta ez dakit zer egingodudan.
-Zer nolako sasoi puntuan zaude une honetan?
Nahiko ondo nago une honetan denboraldia duela hilabetehasi genuen eta ekainean bukatzen dugu, dena den oraindik gauzagarrantzitsuak egin ditzakedala uste dut denboraldi honetan.
-Bukatzeko zure ustez nor izango da aurten Tour-ekoirabazlea?
Ulrich-ek irabaziko duela pentsatzen dut nahiz etaoraindik oso ondo ez dabilen.
-Eta Olano?
Pentsatzen dut podium-a egingo egongo dela, bestela iazbezala laugarren edo bukatuko du.