Baina jaialdi honetaz gain Irrintzi dantzataldeak bestelako ekintzetan ere parte hartzen du urtean zehar.Txikienak esate baterako, inguruko herrietako dantzari txikietan etaauzo nahiz herrietako festatan dantzatzen dute. Nagusiagoak berriz,festatan, Zumarragako ezpatadantzan, ihauterietan, Urretxuko EuskalJaian eta sanjoanetan dantzatzen dute. Honez gain, azkendenboraldian kanpoan dantzatzeari ere ekin diote. Iaz, Lleida, Corteseta Durangon izan ziren eta aurten, Oyon eta Sevillara joatekotandabiltza. Honetaz gain, Zumarragako festetan, trukea egingo dute, hauda, talde bat gonbidatuko dute eta ondoren gonbidatu duten taldehorren herrian dantzatuko dute.
Antonino Oraa izeneko eskolan eta Lizeokogimnasioan entseiatzen dute. Ekitaldiren bat gertu dagoenean,beharrezkoak diren entseiu guztiak egiten dituzte behar direnegunetan bestelakoan ordea, larunbatetan aritzen dira. Gazteak,arratsaldeko 5etatik 6etara eta nagusiagoak berriz, ondoren.
Adin guztietako dantzariak
4 eta 40 urte bitarteko 120 dantzari inguruk osatzendute Irrintzi. Horretaz gain, normalean, 5 musikari izatendituzte. Taldean, giro ona dute eta honen adierazgarri da hain zuzenerdi serio, erdi bromatan idazten duten aldizkaria. Lau alekaleratu dituzte jadanik baina bada-ezpada edo, ez omen dute aldizkaria, dantza taldetik kanpo erakusteko asmorik.
Dirua, Zumarragako Udalak emandako laguntza bati esker,festatan txosna jarriz eta kamisetak salduz lortzen dute. Azkenurteetan gainera diru dezente gastatu dute jantzi berriak erosten.Horrenbeste urtetan dantzan aritu eta gero makina bat anekdotadituzte gogoan. Behin Lleidan zeudela, eszenatoki txikiegia zela etaprestaturik zituzten dantzak aldatu beharra izan zituzten bat batean.Dantzariak barruan ze dantzatu pentsatzen ari zirela, musikariakjendearen aurrean trikitixa jotzen ari ziren denbora egiten.Musikariei ordea, errepertorioa amaitu eta Kaxianoren “Itsasontzibaten kanta abestea bururatu zitzaien. Sekulako giroa jarri omenzuten, ikusle guztiak, erritmoa jarraituz txaloka hasi ziren eta.