Belar Zaineko Maria Luisa Azpillagak,berriz, uda gertu dagoela eta, hainbat jende kilo batzuk argaltzekodieta bila joaten dela esan digu. Batik bat, neguan gehiegizaindu ez den jendea joaten zaiola dio. Aurpegian irribarrea duelagogoratzen du Belar Zain dendako jabeak duela 17 urtedenda zabaldu zuenean , garai hartan, ingurune zabalean zegoen moduhonetako denda bakarra zela. Dendara joaten den pertsonabakoitza goitik behera begiratu eta ondoren aholkatzen omen du, hauda, pertsonalizatu egin behar da.
Hala ere sekreturik ez dagoela aitortu du. Janarigarbiak jan behar omen dira, grasa eta gozoak alde batera utziz.Azkenaldi honetan asko aholkatzen ari dena Spirulina izeneko algakdira. Bere aholku eta errezetak laguntza bezala hartu behar direlapentsatzen du Maria Luisak, sendagileak emandako medikamentuaalde batera utzi gabe. Belar Zaineko jabearen ustez,dietetika, etorkizunean izango dugun prebentziorako medizina izangoda.
Urretxuko kiroldegian ez omen da horrenbeste nabarituudaren hurbiltasuna, hala ere, Elena Martinezek, aerobikirakasleak, esandakoaren arabera, bere taldean igarri da zertxobait.Elenak garbi du aerobikera azken momentuan joatearekin ez dagoelamiraririk egiterik. Urte osoan zehar arituz gero eta elikadurazainduz gero, emaitza ona lortu daiteke batez ere bolumena galduz.Hogeiren bat gazteko hiru talde zuzentzen ditu Elenak etabatik bat grasa erretzeko ariketak egiten dituzte.
Mikel Kristobal, Urretxuko kiroldegian baita ere,mantenimendu eta prestakuntza fisikoko irakaslea da. Normalean,aerobika praktikatzen duten pertsonak baino helduagoak dira bereikasleak eta agian horregatik, ez omen diote udaren gertutasunarihorrenbeste erreparatzen. Mantenimenduan 90 pertsona inguru etaprestakuntza fisikoan, 24 pertsona aritzen dira.
Orokorrean, bai Mikelek eta baita Elenak ere,geroz eta jende gehiago animatzen dela diote, jendeak, gorputzarekikokezka handiagoa azaltzen duen seinale.
Zumarragan, Urretxun antzera, gero eta jende gehiagokhartzen du parte honelako ekintzetan. Zumarragako kiroldegikoarduraduna den Joxean Mendizabalek azaldu digunez, eskaeraezberdinei aurre egiteko taldeak sortu dira.Talde hauen helburua gorputza urte guztian zehar osasuntsu mantentzeada,eta ez udan soilik.Aerobika egiten duten hiru talde daudebakoitza 20 pertsonaz osatua, laugarren talde bat osatzekotandabiltza arratsaldeko hiruretarako.
Mantenimendu edo osabideari dagokionean 110 dabiltza 5taldetan banaturik.Hauez gain beste 3 talde daude, 3. adinekoentzat,Atzegik atzeratuentzat antolatzen duena eta azkenik gimnasia berezialesioak edo antzekoak sendatzeko.