Ia 20 urte eliza garbitzen (038. alea)
Emakume hauek elizan sortzen duten giroa aparta da. Oso ongi konpontzen dira eta urte hauetan guztietan izandako bizipen ugari gogoratzen dituzte. Ihauterietan elizatik kanpo noski, mozorrotu egiten dira. Ibilaldiak ere egin ohi dituzte. Besteak beste, Ezkioko Ama Birjina ikustera, Urola trenean Donostiara (Zumaiatik bueltan), Liernira… Bitxikerien artean, elizako eserleku batekin gertatutakoa gogoratzen dute ongi baino hobeto. Antza denez, eserlekuren batek hankak alderantziz zituen eta hor ibili ziren aipatutako bi emakume horiek, eserlekua nola jarri ezin asmaturik. Azkenean konturatu ziren hanketan zegoela gakoa. Koadrila aparta osatzen dute eta beraiekin bat egin nahi duenak, orain badaki non aurkitu ditzakeen. Astelehenetan, arratsaldeko hirurak eta erdietatik aurrera Zumarragako parrokian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide