Hasteko urtearen balorazio bat egidazue modu laburbatean.
Urte hasieran arazo asko agertu ziren, baina ikasturteanzehar arazo hauek konpontzen saiatu gera eta bukaeran egin daitekeenbalorazioa nahiko ona da.
Aurten zer falta izan zaio ikasturteari zuen ustez?
Urtero-urtero gure asmoa eskola kirola hobetzea da, etahorretarako xede batzuk jartzen ditugu hasieran, eta gu xede horiekbetetzen saiatzen gera, aurtengoan arazo handiena klub etakoordinatzaileen arteko harremana behar lukeena baina okerragoa izandela da. Ondorioz hurrengo urterako gure xede nagusia haukonpontzea izango da.
Eta nola espero duzue hori lortzea?
Datorren hilabetean 3 herrietako udaletxe etaikastetxeak agiri bat sinatuko dute, guk agiri hau eskola kirolarennondik norakoa gidatuko duen agiria izatea nahiko genuke, agiriankirol polibalentea bultzatu behar dela sinatuko dute. Orain artegenuen xedea berdina zen baina ez dugu inoiz agiririk sinatu, etaaldi berean guzti hau aurrerantzean ondo irten dadin kluben oniritziajaso nahi genuke. Klubekin dagoen arazoa hitz eginez konpondudaitekeela uste dugu, orain arte mantendu den harremana kluben etaudalen artekoa izan da, eta hemendik aurrera lortu nahi den harremanaklubak, udalak eta ikastetxeen artekoa da. Modu honetan, denakbatera, proiektua aurrera ateratzea errazagoa izango delarik.
Jendearen erantzuna nolakoa izan da?
Orokorrean harturik erantzuna ona izan da. Eskolakirola bultzatzeko proiektua epe luzera begira eginda dago, duela 4urte hasi zen eta 6 urte barru amaituko da, urtetik urtera gauzakhobeto egiten dira, ikasle gehiago dago, kirola hobeagoa da, etab.Arazo larriena monitorerik ez dagoela da, izan ere 18 urtetikgorakoak kanpora joaten dira ikastera eta orduan zer? nondik hartubehar ditugu behar ditugun monitore horiek. Dugun irtenbide bakarraurtero jende berria hartu eta formazio planen bitartez hauek monitoreizateko prestatzea da.
Gogorra egiten al da urte guztian zehar horrenbestejende mugitzen duen zerbait antolatzea?
Bai, beno astero astero biltzen gera, eta beti izatendugu arazoren bat edo beste konpontzeko, egunero pare bat ordugutxienez eskaini behar izaten dizkiogu eskolarteko kirolari. Gainerabeti sortzen da arazo berriren bat, ez daudelako oraindik gauzakerabat zehazturik eta hauek aurrera eramateko beti bide egokienahartzen saiatzen gera.
Bukatzeko nahi al duzue zerbait gaineratu.
Guraso eta ikastetxeen erantzukizunari dagokionean,eskola kirola bultzatzeko zerbait gehiago egin beharko luketelairuditzen zaigu. Izan ere ez diote gai honi behar bezainbestekoarretarik ipintzen, eta hemen interes gehiena eduki beharko luketenakgurasoak eta ikastetxeak dira. Udaletxeak azpiegitura jarriko du etabehar diren beste elementuak, baina erantzukizun handiena guraso etaikastetxeek dute, hauek baitira umeen heziketan ardura handienadutenak.