Kantabriako Oriñonen eta Lagako hondartzetangrabatu zuten lan hau eta orotara, hiru asteburu behar izan zituzten.Behin muntaia eta gainontzeko xehetasunak amaitu eta gero, GorkaZufiaurreren urtebetetzea zela aprobetxatuz, Urretxuko Pagoetaantzokian estreinatu zuten Bernar ekainaren 5ean. Bi aldizikusteko aukera izan genuen euskara hutsean eginiko laburmetraia eta tartean, Gorka Zufiaurre aktoreak eta Jon Anduezazuzendariak grabazioaren gorabeherak kontatu zizkiguten. Ekitaldihunkigarria izan zen, jende ugari bildu baitzen laburmetraiaikusteko eta bide batez, Gorka zoriontzeko. Hainbat sari jasozituen aktore urretxuarrak, tartean, aktore onenei eman ohi zaien“oskarra” ere bai.
Zuzendaria Jon Andueza
Gidoia eta zuzendaritza lanak Jon Anduezaarrasatearrak egin ditu. Ekimena, sortu berri duten Udalatx Filmeakprodukzio etxean sortu zen eta Bernar dagoenekoz, euskara hutsean egiten duten bigarren emaitza da. Lehenago, lau sarijaso dituen “Laugarren galeriatik” izeneko laburmetraia zuzendudu Anduezak. Arrasatearrak lagun mina duelako eta aktore gisamaila handia duelako aukeratu du Gorka Zufiaurre Bernarlaburmetraiarako. Honez gain, talde lana goraipatu nahi izan duzuzendariak, guztira hamabost pertsona inguru aritu baitira lanean.Aurrekontuari bakoitzak bere poltsikotik egin dio aurre eta diru horiorain, laguntza ekonomiko eta sortu daitezkeen sariekin berreskuratunahi dute. Banaketarako zirkuitu alternatiboa osatu nahi duteeta horretarako, filme labur sorta bat eskaintzeko asmoa dute.“Laugarren galeriatik”, “Bernar” eta “Txotx”laburrak batu eta elkarteei, zine-klubei, udalei eta animatzen direnguztiei eskainiko diete produktu bakar bat bezala.