Bertso-paper lehiaketaren sari banaketa (038. alea)
Ekainaren 12an, Urretxu eta Zumarragako Eskolarteko XI. Bertso-paper lehiaketaren sari banaketa izan zen Pagoeta Antzokian. Bi maila bereizi dira txapelketa honetan, A mailan, LHko 5.eta 6. mailakoak, 2 bertso edo 4 kopla idatzi beharra zuten gai hau hizpide zutela: “Espaziuntzi batean ilargira zoaz, zer eramango zenuke?” Maila honetan orotara, 89 lan aurkeztu ziren. Bestalde, B mailan, DBHko 1. eta 2. mailetakoak egin beharreko lana, “Zer duzu amets” gaiaren inguruan 2 bertso idaztea zen. 7 partehartzaile aritu ziren maila honetan. A mailan lehenengo saria Iñaki Berriotxoarentzat izan zen, Bigarrena Maialen Fidalgorentzat eta hirugarrena Maitane Gabiriarentzat. B mailan ,berriz, txapelduna Uxue Fernandez izan zen. Bigarren Arantzatzu Arrospide eta hirugarren Iguntze Aseginolaza. Azken hau Joxe Mari Iparragirre institutokoa da eta gainontzeko guztiak, Urretxu-Zumarragako ikastolakoak.Zorionak!!!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide