.-Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Epela.
.-Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Irrintzi eta Zumarragako txistulari taldearekin txistua jo.
.-Ze opari hartuko zenuke gustura?
Edozein.
.-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Sinead O`Connor
.-Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Deskantsatzeko nahiago, baina askoz gehiago nekatzen naiz.
.-Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Ezer ez.
.-Nora begiratzen diozu lehenik neska bati?
Aurpegira.
.-Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Zine bat.
.-Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Eitza.
.-Zumarragan ezik non biziko zinateke gustura?
Eitzan.
.-Zein da duzun ohiturarik okerrena?
Burugogor samarra naiz.
.-Bete gabeko amets bat?
Asko, Egipto eta Irlandara ez joatea adibidez.
.-Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
Laurak.
.-Kantu bat.
Nothingman. Pearl Jam-ena da.
.-Zain egon ala besteak zure zain?
Segun eta zein den egoera.
.-Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Laguntasuna.
.-Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Famili eta lagunengandik.
.-Gaua ala eguna?
Biak.
.-Lo egiteko zer?
Irratia edo musika.
.-Gustuko janari bat?
Patata tortila edo lur sagar arrautzopila.
.-Ura, ala…
Kalimotxoa, Gin-kasa, garagardoa… eta igande goizetan koka kola.
.-Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Egipto edo Irlandara ez joatea.