Gazteago garenok gurutzez koroaturik ezagutu dugu tontorra. Etagurutze bera izan da, urte hauetan guztietan, tontorrerahurbiltzearen zedarria, azkeneko urratsak betetzeko irrikatan,azkeneko izerdiak botatzeko nahian, gorputza eta espirituarentzakoatsedena berehala etorriko dela ematen duen seinale garbia.
Izan ere, giro berezia dago gurutzean, mundua txiki geratzen dabertan, eta Ernioko haitzetatik Oiz mendiko urruntasuneraino, Aralarmendikateatik Kanpezu inguruko Joar mendiraino, baita egun garbietanPirinioetaraino ere… ia Euskal Herri osoa begizta daiteke; orduanpaisaiak inguruan barnera zaitezen gonbidatzen zaitu, urrutirabegiratuz, horizonteko mendietan begirada galdua lausotuz..
Oraindik gogoratzen dut OHOko klase osoarekin, Izazpiraigotako lehendabiziko aldia, egiten zuen lainoa, eta nire gorputzbarnean herriarekiko sentitzen nuen urruntasuna. Urruntasuna. Bai,urruti sentitu nintzen goian nengoenean, eta urruti sentitzen naizgaur egun ere bertara joaten naizen bakoitzean. Eta akasohorrexegatik lor daiteke goian behean ezin eskura daitezkeen bakeaeta lasaitasuna. Ikaskideekin egindako lehendabiziko txango hartanmundua aurkitzen ari nintzen, eta egun ere joaten naizen bakoitzeanmundua berraurkitzen dut Izazpiko tontor honetan, Izazpikotalaiak beti baitu zerbait berri erakustekorik.
Hogei bat urte ondoren, hainbat eta hainbat pasadizo eta gertaera,hainbat oroimen —berri eta zahar—etortzen zaizkit gogora.Tontorrean lagunekin konpartitutako sagarra, haizeak dakarrenisiltasuna, eguzki-izpien laztan beroa, elurraren zuritasunmaltzurra, mendizale ezezagunak (eskerrik asko!) gurutzeko buzoianutzitako gozokia edo agur-oharra, Anjel Etxeberriaren omenezkoibilaldi neurtu hartan herrietako haurrek egindako bisitaldia,izerdiak hustutako mendi-txirrindularia, Gaintzan jaiotako zumarragarlagun honek gainetik jaitsi ondoren Zumardi elkartean gonbidatutakofreskagarria… eta baita elurrak hegiak estaltzen zituenean, zakurragaldurik omen zuten (sasi-)ehiztari-taldea, Donostiako mendi-taldeezagun bat igaro ondoren gainean utzitako laranja koloreko estalkia,Elortxo aldetik tontorrera igotako lurrorotakoa, zibilizaziotikdatozen trenbide-hotsak, ke zutabeak, Atxurza inguruko ehiztarientiro hotsak, autoen txingurri itxurako mugimenduak… Eta azkenekourtean gurutzean (edo monolitoan?) jarritako ikurrin-euskarria, eta aze paradoxa!, gurutzeak bisitariari pakea ta maitasuna opadizkionean, plaka txiki batean aipatutako borroka handia…
Berrogeita hamar urte pasa dira eta beste berrogeita hamar urte opadizkiot gurutzeari. Izazpi, Gipuzkoako mendi apala. Goierrikotxoko honetako erakusleiho berezi honek ez du katalejo edoteleskopioren beharrik, ezta gida turistikoetan sartzeko beharrikere. Bertara bazoaz, paisaia, ikusmira segurtatuta duzu-eta. Egizuproba!
Jonmikel Insausti
—mendizalea—