Txirimiri koadrila duela 44 urte hasi zenUrretxuko San Joan erromeriara joaten. 15 lagun inguru biltzen zirenhasiera batean eta mahaia, Ipeñarrieta baserriaren atzealdeanjartzen zuten. Egurrezko mahai bat zuten eta urtero-urtero, konpondubeharra izaten zuten beti hondatzen zitzaien eta. Juanak prestatzenzien bazkaria eta eguna, gehientsuenak bezala, berotuta amaitzenzuten. Horregatik joan ohi ziren mutilak bakarrik, nahiz eta urtebatean, neskekin batera bazkaldu Lizarriturrin. Goizean goiz SantaBarbarara oinez igo, majo bazkaldu eta tresnak Ipeñarrietabaserrian utzi ondoren, erromeriara joaten ziren dantzara. Hurrengoegunean berriz ere gora joaten ziren sobrak berotu eta jatera. Etanoski, ajea kentzeko edo, sobratutako edariak ere edatenzituzten. Ekainaren 25ean beraz bigarren jaitsiera bat egiten zutentresnak jaisteko aitzakiarekin. Tresna hauek gainera, jaitsierakoanematen zituzten salto eta brinkoekin puskatuta iristen ziren herrira.Denborarekin, ordea, formaldu egin dira eta gaur egun, emazteak eregonbidatzen dituzte sanjoanetako bazkarira. Hainbat bitxikeriadituzte gogoan, esate baterako, Javier “Largate” kojoarena.Koxua izan bai baina egun horretan zeharo animatuta, gora eta beheraezer ez balu bezala ibiltzen omen zen fin-fin. Beste behin,euria hasi zuen batean, Txirimirikoak babesteko toldoa zutenbaina ondoko koadrilak ez zuenez, Txirimirikoen mahai azpianbazkaldu omen zuen koadrila hark. Santa Isabeletan, jende dotoreagoaibiltzen zelako edo, jendea mareatu egiten omen zen purua errez, sanjoanetan berriz, mozkortu. Jaitsiera, erdi tente erdi erorita egitenomen zuten giro ederrean.
Zumardi elkarteko kideak gatza eta piperrajartzen diete Zumarragako jaiei. Bi koadrilak osatzen dute elkartehau, “Hor konpon” eta “Enpuje Ardozale”izenekoak hain zuzenere. Luis Ormazabal eta Miguel Urteagarekin izan garaeta hauek, bereziki oroitzen duten eguna, lehengo koadrilen eguna da.Abuztuaren 16an ospatzen zen egun hau, herriko festak, garai honetanzirelako lehen. Azkeneko urte hauetan baino askoz ere jende gehiagokparte hartu omen zuen lehen koadrilen egunean. Lagun talde bakoitzak,bere trikitixa izaten omen zuen eta horrezaz gain, janzkera berezibat ere bai. Garai hartan, karrozak ere egiten omen ziren. Tabernetanedo garajeetan bazkaltzen zuten San Roke egunean eta ondoren,kalejira egiten zuten koadrila guztiek elkarrekin. Zumardikolagun taldea ez da nolanahikoa izan. Zumarragako festei egindakoekarpen handienetakoa, txaranga izan zen. Bi aldiz pentsatu gabe,bonbardino, saxofoi eta tronpetalariak kanpotik ekarri eta txarangabat osatu zuten. Seriotasun handiz hartu zuten txarangaren sorrera,entseiuak ere egiten baitzituzten.
Ezpatadantzan dantzan ibilitakoak ere badaude bat bainogehiago elkarte honetan. Lehenago, abuztuaren 15ean dantzatzen zeneliza barruan eta 16an, prozesio antzeko bat egiten zen. Dantzatalderik ez zegoenez, lau pertsonak dantzan ikasi eta sokan, koadrilabakoitzeko pare bat ibiltzen omen ziren.
Miguel Oria etaLuis Ormazabalek,Santa Isabeletan, familiarekinbazkaltzeko ohitura handiagoa zegoela esan digute kuadrilarekinbaino. “Hor Konpon” koadrilakoak duela lau urte ekin diote berrizere Antion bazkaltzeari. Hogeitabost kide biltzen dira, senar etaemazte. Ohitura berri bati ere heldu diote, hain zuzen, bazkalduondoren, ermitan sartu eta “Agur Antiguako” kanta abesten dute.Zumardiko bi kide hauen ustez, azken urteetan, Santa Isabelegunean, ez da musika egokiena jartzen. “Bertako musika jarribeharrean, rantxera, pasodoble eta bestelako musikak jartzen dira.Bestalde, lehen, eliz aurreko erromerian jende asko izaten zendantzan eta orain berriz, jende gehiena Elizaldeko tabernara jaistenda”. Bestalde, Antiotik herrira egiten den jaitsierak, azkenurteetan, gora egin duela uste dute.
Baina Zumardielkarteak, festak ondo pasatzeaz gain,antolakuntza lanetan ere parte hartzen du. Aurten, 27. aldizjarraian, “Dantza libre txapelketa” antolatu dute. Euskal Herrikobikoterik onenek hartuko dute parte uztailaren 5ean arratsaldeko7etan Euskadi enparantzan egingo den dantza lehiaketan.