Aurtengo Dantzari Txiki eguna ordea, berezia izanzen Lurra taldeko kide batentzat. Berak ezer ez zekien arren,dantza taldeko lagunek sorpresa ederra prestatu zioten NekaneFernández de Aranguizi. 29 urtekourretxuar gazteak zilarrezko ezteiak bete ditu aurten Lurradantza taldean. Lau urte besterik ez zituela hasi zen dantzan etaordutik hona dantzari iaioa izan da. Taldeko dantzari izateaz gain,Nekanek, 15 urte daramatza haur eta helduen irakasle eta gogoregin du lan taldearen alde. Dantzari Txikien eta herri artekofolklore jaialdietan hasiera eta garapena ezagutu ditu besteak beste.
240 dantzariz osatutako taldea aurrera ateratzeko lanitzela egin behar da, musu truk gainera, eta urtemuga honek bereondoan lanean diharduten lagunei dantzan aritzeko animuak ematendizkie. Zilarrezko ezteiak betetzen dituen lehen dantzaria bada ere,besteak ere prest daude 25 urteetara iristeko.
Nekane Fernándezek, dantzarieskaini dizkion orduak eskertzeko asmoarekin, Garaialde Lizeokoenparantzan bildutako dantzari eta ikusleen agur beroa jaso zuen.Urretxuko XIX. Dantzari Txiki egunean, Lurrataldearekin batera, Legazpi, Beasain, Azkoitia, Bergara, Goizueta,Errenteria, Zumarraga eta Bermeoko dantzariek hartu zuten parte.