Arrazoi desberdinek bultzatu dituzte eskola hauetako arduradunak erabaki hau hartzea. Gauza jakina da jaiotze kopuruak nabarmen egin duela behera eta honen ondorioz ez dago bi ikastetxeentzat haur nahikorik.
Bestetik azken urteetan Zumarragako haur asko Gainzuri aukeratu izanak ere zerikusi izan du.
Eta azkenik erabaki honek Eskola publikoen egoera ona sendotuko omen du. Hau guztia gutxi balitz aldaketa honekin Zumarragako herriarentzat Zelai Aristi hutsik geratuko da.
Batze honek, azpiegitura aldatu beharra dakar. Datorren ikasturtean hiru gela eta erabilpen anitzeko areto berri bat eraikiko dira. 99-2000 ikasturtea berriz, Labeaga eskolako 6 gela egokituko dira.
Batasun honekin zerbitzu gehiago eman nahi dituzte debaldeko jantoki eta garraioak besteak beste.