Zertan zabiltza orain?
“El Cruce” talde madrildarrarekin lanean ari naiz. Summersekinbatera T VE ko Mitomania saioa aurkezten zuen Susana Hernandezekjarri du produkziorako dirua eta zuzendaria Ernesto Caballero da.Maria Sarmiento obra antzezten ari gara eta oso gustura nabil.Uztailaren 11-14 bitartean Donostian izango gara bertako antzerkiferian. Antzerki lan honetaz gain, ETB 2rako serie batean ere laneanari naiz.” Entre dos fuegos” izena du eta bertan Patxi Bisquertenaginduetara dagoen gaizkile baten papera dut. Serie honetan MarioPardok eta Clara Badiolak ere parte hartzen dute. 22 kapitulu grabatubehar dira hasteko eta nik 5 edo 6 tan parte hartuko dut. Ideia gerokapitulu gehiago grabatzea da. Kulebroi baten antzekoa dela esandaiteke, Goenkaleren parekoa baina gazteleraz. Hori bai, “Entre dosfuegos” urbanoagoa da. Kaleko irudiak, adibidez ,Bilbon grabatzenari gara. Uste dut iraila aldera, udazkeneko programazioa hastearekinbatera, telebistan ematen hasiko direla.
Zer moduzko erlazioa duzu telebistarekin?
Beno, aktoreok ahal bezala aurrera egin beharra dugu. Niestatuko antzerki askotan lanean aritu naiz eta honek esperientziaematen dizu. Telebista, berriz, askoz ere erosoagoa da: etxetikhurbil ari naiz lanean eta ondo kobratzen da. Aktorearena lanbidegogorra da eta telebistan lan egiteak egonkortasuna ematen dizu epebaterako. Banuen gogoa ETBn lan egiteko eta espero dut etorkizuneanere aukeratua izatea. Hala ere, esan beharra dago niri antzezlebezala antzerkiak askoz ere gehiago asetzen nauela.
Honetaz gain, bi herriotako antzerki tailerrean ereari zara.
Bai, eta bertan osatu dugun lagun taldea eta giro ederrafaltan somatzen ditut kanpoan egoten naizenean. Aurten lan gogorraegin dut sartu diren kide berriekin, beharrezkoa da urtero jendeberria sartzea taldean, haize freskoa sartzea. Beste espektakulu batkaleratzeko asmoa dugu, baina honek lan handia suposatzen du. OrainJose Luis Padron gidoi bat erdaraz idazten ari da, baina dena aurreraateratzea oso gogorra da. Zelai Aristi teatroaren inaugurazioa osodata polita izango litzateke antzezlan berri hau aurkezteko.Gertatzen dena zera da, oso zaila dela honelako talde baterregulartasunez biltzea bakoitzak bere lana edo ikasketak baititu.Antzezlan bat ateratzeko, hilabete batean edo bitan lauzpabost orduzbatera lan egin beharra dago ordea.
Nola ikusten duzu euskal antzerkiaren egoera?
Nire ustez berpizten ari da euskal antzerkia. Zenbaitantzezlanek izugarrizko arrakasta lortu dute estatu mailan. Hor daudeadibidez, Tanttaka antzerki taldeko kideak “El Floriko Pensillanarekin”. Hilabeteak daramatzate Madrilen antzezten eta datorrenurtera arte jarraitzea ziurtatua dute Jose Ramon Soroiz, MikelGarmendia eta abarrek. Txalo taldearen “Xagu tranpa” ere oso ondodabil eta Urretxun ikusi ahal izan zenuten zein lan ona burutu duten.Markeliñe taldeak ere sari asko lortu ditu. Lan guztiek ezdute arrakasta bera, baina berpizte oso garrantzitsua eman delaesango nuke.
Ez al duzu uste jende gazteak zailtasunak izanditzakeela aurrera egiteko, aukerak betiko aktoreei ematen zaizkielaEuskal Herria mailan?
Telebista aukera handia izan da aktore taldebatentzat euskaraz ondo lan egiten zutelako. Niri ere izugarrigustatuko litzaidake euskaraz lan egiteko doaia izatea.Oraingazteleraz ere produzitzen hasi dira ETBn eta hau ni bezalakoentzataukera ona izan daiteke.Euskara dominatzen ez dugunok ezagunak izatenhasiko gara. Hau iraupen lasterketa bat da eta epe luzean lanegiten duenak eta talentua duenak bere aukera izango du.
Bukatzeko esaguzu gustukoen dituzun antzezlan, aktoreeta zuzendariak
“La taberna fantástica”n Rafael Alvarez “El Brujo”renpapera egitea izugarri gustatuko litzaidake. Bestalde, Shakespearerenedozein pertsonaia ere gustura hartuko nuke.
Aktoreei dagokionez, Francisco Rabal izugarri mirestendut.Euskadi mailan Jose Ramon Soroiz oso ona iruditzen zait. Halaere, edonorekin lan egitea gustuko dut: Gutxien esperoduzunarengandik zerbait ikasi dezakezu. Lanbide honetan esponja batenmoduan aritu beharra dago.
Gustuko dudan zuzendaria Albert Boadella da, izugarriada. Zorte handia dudala esan beharra dut, bere kurtsilo batean partehartzeko hautatu bainaute beste hamaika aktorerekin batera. Niretzatburuzagi espiritual baten modukoa da eta ahalik eta gehien ikastensaiatu behar dut. Bere lan batean parte hartzea izugarria litzateke.