Txirringan fin (039. alea)
Argazkian dituzuen lau txirrindulari hauek, sekulako maila erakutsi zuten ekainaren 28an, Urretxuko udaletxe aurretik, Zumaiako sarreraraino, 55 minutu eta 50 segundotan iritsiz. Jesus Mari Alberdi, Pello Gonzalez, Tomas Lekuona eta David Madinabeitiak honela, lagunarteko apustua irabazi zuten, ordubete baino denbora gutxiagoan iritsi baitziren Zumaiara. Bazkaria jokoan bazuten ere, azkenean lagun onak direla erakutsiz, bakoitzak berea ordaindu zuen. Tranposo samarrak izan ziren, gorriz zegoen semaforo batean, aurrera egin baitzuten. Hala ere, gure mirespena merezi dute. ZORIONAK!, Tourra zuen zain dago!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide